2011/12/22

BILDUK, GUK AURKEZTU DUGUN GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO EMENDAKINAREN AURKA BOZKATU DU

Gaurko osoko bilkuran Bilduk aurkeztutako presoen eskubideen aldeko mozioari, presoez gain Euskal Herritar ororen giza eskubideen errespetuaren aldeko mozioa aurkeztu diogu eta gure sorpresarako BILDUk honen aurka bozkatu du. Hemen uzten dizuet testua irakur dezazuen.

Azken hamarkadetan, euskal herritarren gehiengoak, pertsona ororen giza eskubideen errespetua aldarrikatu eta eskatu du, zalantza gabe arbuiatu dituelarik berauen edonolako urraketak eta elkarrizketaren alde egin du gatazkak konpontzeko tresnatzat hartuz.

Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen  iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da,  guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.

Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren, Azkoitiko udalak ondorengo hau adostu du:

1.-   ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.

2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.

3.-  Euskal presoak jasaten ari diren  bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:

·       Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.

·       Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.

·       Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.

·       Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.

·       Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak  eskatzen zaio.

·       Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.

7 comentarios:

  1. Bilduk bakarrik??? eta Azkoitia Baik?? ez al dute biek adostutako mozioa onartu?

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Anonimo,

    Bai ala izan da. Bilduk aurkeztu zuen bere mozioa eta Azkoitia Baik aldaketa bat egiteko eskatu ondoren, bai Bildu eta bai Azkoitia Bai ren aldeko bozkarekin onartu zuten beren testua.

    Guk aurkezturiko emendakina irakurtzen badezu, ikusiko dezu ez duela kontra egiteko inolako arrazoirik, eta gehiago esango dizut, gure testua, beste zenbait herritan, Andoainen adibidez, Bilduk Alde bozkatu du..... baina Azkoitin... EZ !!!

    ResponderEliminar
  3. Azkoiti eta Andoain ez dira errealitate igualak. Andoainen, Bilduk PNVren babesa behar du presoen aldeko mozio bat aurrera ateratzeko. Azkoitin EZ!

    Andoainen, PNVk, Bilduk bezalaxe, 15 urte oposizioan pasa dute. Azkoitin, PNVk 30 urte eta gero, alkatetza galdu du. Beraz, 6 hilabete pasa diren honentan PNVk ezin du, nahiz eta adoz egon, Bilduk proposatutako mozio baten alde bozkatu. Ezta adoztu ere, ikusi den bezala.

    ¿PNVk urtarrilaren 7ko manifeztazioara joateko deia egingo du?

    ResponderEliminar
  4. Zer dao ba Urtarrillak 7an, paruen kontra manifestazioren bat?

    Mesedez ez zait iruditzen ongi Anónimo bezela sartu eta holako kritikak bidaltzea.

    ResponderEliminar
  5. Manifestazixoa zerta?Bildu-batasunako jendik aiñe manifestazixo alper alperrik ein dun beste iñorre ez da eongo mundun.
    Ez al zeate konturau 30 urtin pp-psoe partido politikuk E.T.A akabau arte ez zittula presuk ekarriko euskal herrire?hortakoxe jarri bait zuten legea beraiek.
    Legea jarri zuten ez egoteko E.T.A-ko preso asko kartzela berdiñetan eta horrela ez hartzeko indarra beraiek ta baita ere nai zutelako reintzersioa bilatzea ta bakarrik egotea presoak ta ez E.T.A-ko beste presoekin horrela kartzelatik irtendakoan E.T.A-ra ez itzultzeko.
    Asi que hainbeste urtean hor ibili zeate milaka manifestazio egiten alper alperrik argi zegoenean presoak etorriko direla euskal herrira E.T.A amaitzen denean.
    Ta oiñ etorriko dira presoak E.T.A amaitu egingo delako ta ez zuen oraingo manifestazio hauengatik,zuek egiten dezutenari denbora galtzea esaten zaio.
    Ta zueke ez det entenditzen nola eskatze zenuten presuk onea ekartzie?
    Ez al die ba zeuek esaten deuztenez "preso politikuk"?nun ikusi die mundun beste "konfliktotan" beste "preso politikuk" eon din tokixetan presuk bere herrixen eotie bi herrin arteko "gatazka politiko" bat dagoenin?
    Es que defendiu ta gero esaten ditteuzten gauzekin ez zeate aklaratzen.

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Anonimo,

    Egia da herri bakoitzak bere errealitatea duela eta pentsakera politiko ezberdinak izateaz gain, askotan, erlazio pertsonalek ere eragina izaten dutela erabakiak adosterako orduan.

    Hala eta guztiz ere, ez da egia ados egonda alde bozkatu ezin dugunik. Adibide garbia duzu Pleno bertan, azken puntua, Bilduk proposaturiko Nafarraldeko Mozioaren ALDE bozkatu genuela eta gai honekin, pleno bertan esan nuen, ez geundela guztiz bat, hau da, rigore historikoa falta zitzaiola adierazi nuen besteak beste. Hala ere, gaiarekin bat gaudenez, aldeko bozka eman genuen. Berdina gertatu zen ordenantza fiskalak onartu zirenean edo eta beste haimbat gai aurkeztu direnean, hau da, adosturikoak edo eta gai garrantzitsuak iruditu zaizkigunean, Alde bozkatu dugu.

    Bilduk, presoen mozioa, onartu baino ia 2 hilabete lehenago bidali zigun eta guk testua irakurri ondoren, adostasuneko testu bateratua egin nahi baldin bazuten, beraiekin biltzeko prest geundela adierazi genien. Kontua da 2 hilabetetan ez genuela erantzunik jaso. Honek esan nahi du, nahiz eta gauza batzutan ados ez egon, adostasunerako biderik jartzeko asmorik ez zutela izan, beraz, gure emendakina aurkeztu beharra izan genuen.

    Egia da Azkoitin Bilduk ez duela EAJ ren beharrik zenbait gauza egiteko, baina kontutan izan, beti, norbaiten laguntza beharko duela gehiengorik ez duelako. Hasera honetan Azkoitia Bai ren abstentzio edo aldeko bozkekin aurrera doa, baina, denborak erakutziko du honek zenbateraino balie dien.

    ResponderEliminar
  7. Azkoitia bai-ko hauek mokolua buru jarrite haiziek nundik jotzeune ez tie aklaratzen.
    Haber ze arrazoi daukeben testu hori ez aprobatzeko.......
    Emateunez bildun menpe jarri die mokolua ta kompañia,hola iguel pentsaukou mokoluak bere biziko ilusixue dan alkate izetie errezo konsegiukoula egun baten bildun menpe jarrite.

    ResponderEliminar