2011/12/10

EAJK AZKOITIKO ALKATE, BASTARRIKA JAUNA, EGOERA EKONOMIKOAREN INGURUKO EZTABAIDA PUBLIKO BATERA DEITZEN DU

BILDUk Azkoitiarrak engainatu nahi izan ditu beren kudeaketa gaitasun eza ezkutatu nahian eta honen aurrean EAJk argibide batzuk eman nahi ditu:

1.-Zorraren inguruan ez dago inolako ezuste ez aldaketarik:
- Azkoitiko udalaren zorra publikoa da. Urte bukaeran 10,2 milioi €. Honez gain, diputazioari,Gipuzkoako udalerri guztien proportzio bera gehitu beharko zaio.
-Aurreko legealdiko ezker abertzaleko zinegotziak guztiaren jakitun izan beharko lukete, udalaren proposamen ekonomikoak, komisio eta ondoren plenoetan onartu bait ziren.  BILDUrekin egin ditugun bileretan ikusi dugu, oraindik zinegotzi hauek direla erabakiak hartzen dituztenak.
-BILDUk kanpainan Azkoitiko udalaren zorra erabili zuen, beraz kargua hartzerako jakitun ziren. Ezusterik ez.
 2.- Zertarako erabili da zorra? INBERTSIORAKO, inoiz ez gastu arrunterako.
-ELKARGUNEA: Herriko erdigunean kokatu eta bazkideak bikoiztea lortu duen ekipamendua. Egunean ehundaka erabiltzaile izanik, bere mantenua aurreko kiroldegia baino merkeagoaizatea lortu zen. Kanpo igerilekuen aurka al dago ba BILDU? (bi urtetan 80.000erabiltzaile) Ekargunea herri erdian egitearen aurka? San Martingo igogailuaren aurka? Esan dezala zerren aurka dagoen.
-TXALON ERREKA: Azkoitiko udalak herritik baztertua egon zitekeen auzo bakarrenetakoaren egoera hobetzea erabaki zuen. Okerrenean, udalak 3,2 miloi euroko gainbalioa lortuko du. Esan dezala BILDUk 3,2milioi € lortzearen edo auzoa publikoki birgaitzearen aurka dagoen.
- INTSAUSTI: Herriko sarrera eta lekurik hoberenetako bat. Azkoitiko udala eta Diputazioaren artean lurren %50a erostea lortu zuten.  Sarrerek gastuak ordainduko dituzte kudeaketa eraginkor bat egiten badute. Esan dezala BILDUk gai honekin ere ez datozela bat. Ongi iruditzen al zaie egun dugun herrirako sarrera? Edo nahiago zuten eremu hori guztia esku pribatuetan gelditzea? Esan dezatela.
-ECENARRO-OINARTXO: Euskadin lehen aldiz, zabortegi bat  itxi eta honelako lur eremuan enpresa pribatu bat eraikiko da. 100 langiletik gorako enpresa, herrira aberastasuna, lana eta diru sarrerak ekarriko dituena. Zabortegi eremua berreskuratu eta enpresa bat eraikitzearen aurka al dago ba BILDU?

3.- Zorra eta defizita. BILDUren kudeatzeko gaitasun eza.
- Aurreko udal gobernuak, lau urterako plan ekonomikoa aurkeztu eta Diputazioak onartu zuen. Honela, udalak zorrari buelta emateko duen gaitasuna bermatzen da.
- EAJk erabakiak hartu zituen arlo ekonomikoan:
            ○ Krisi garai gordinetan gastu soziala mantentzea
○ Gastu arruntaren doitzea.
○ Lana eta aberastasuna sortzen duten partidak mantentzea
○ Inbertsioetarako kanpo finantziazioa lortzea (32,2 milioi €)
- Zorpetze muga legala, % 25ean kokatzen da eta Azkoitiko udala %18an dago, zergatik ez ote du BILDUk hau inon argitaratu?
- 2008tik jasaten ari gara krisi garaia Europa osoan. Hala ere, 2010ean Azkoitiko udalak, gastuak murriztu eta sarrerak hobetuz, 1,3milioi €ko soberakina lortu zuen. Soberakin honetatik 150.000€ BILDUren udal gobernuak duela hilabete aplikatu zituen. Berriro ere herritarrak engainatu nahi izan dituzte soberakina 0 izan dela esanez.
- Enpresa, familia edo instituzio baten egoera ekonomikoa aztertzerako orduan, zorra parametro garrantzitsu bat da. Baina badira zorra baino parametro garrantzitsuagoak ere, defizita, esaterako. Sarrerak, gastuen gainetik egotea. Azkoitiko udalean EAJ egon den bitartean izan duen egoera, alegia. Honelako egoerak erabakiak hartuz lortzen dira. Hartu al du neurririk BILDUk? Batere ez. Ekainean, Diputaziotik sarreren 700.000€ ko jeitsiera aurreikusten zutela azaldu zitzaion Udal gobernuari, zer egin dute? Ezer ez.
- Zein da BILDUren ekonomi politika? Inork ez daki, ezta jakingo ere. Bilerak egiteagatik eginez, bere erabakiak hartzeko gaitasun eza disimulatu nahi dute. Herri ordezkari (6000 herritarrek parte harturiko hauteskunde ondoren) diren heinean, erabakiak hartzeko daude hor.

EAJk oposizio arduratsu eta baikorra egingo du eta BILDUri eskatzen dio beren kudeaketa eta erabakiak hartzeko gaitasun eza ez ezkutatzeko, ardurak besteei pasatuz.

8 comentarios:

  1. EAJ-PNV Zurikeritan txapeldunak!

    ResponderEliminar
  2. Zurikeriak? Ez dut uste aurrez aurre hitz egitera ausartzeak, zurikeriekin zer ikusirik duenik.
    Guk, egindako gauzak oso argi ditugu eta udalaren egoera ekonomikoa nolakoa den ere bai, horregatik nahi izan dugu Azkoitiko alkatearekin aurrez aurre herritar edo komunikabide guztien aurrean egitea, baino web gunean jarri dutenez, ez dute horrelakorik nahi.

    Zein ote dabil zurikeritan...

    ResponderEliminar
  3. Ondorengo linkean ikus dezakezuen bezela, udal gobernuak ez du onartu gure aurrez aurre egoera ekonomikoa herritar guztiei azaltzeko gonbitea.

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/12/14/vecinos/urola-erdia/el-gobierno-de-azkoitia-rechaza-el-debate-propuesto-por-el-pnv-y-dice-que-es-hora-de-buscar-soluciones

    ResponderEliminar
  4. Mikel,
    Gauzek dizen bezela esan, eixe al da udaletxetik 30.000€ pagau zizkola pertsona bakar bati BI egunetan elurrek einzittunin lurrek garbitzeatik???

    Animo eta faborez hola segiu Bildu berde berde dabillelako.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo I. Larrañaga,
    Egiten duzun galdera nahiko harrigarria iruditzen zait. Aurreko legealdiko faktura bada zihur Ezetz, legealdi honetakoa bada ez dakigu, ze obretako komisioan behintzat ez digute horrelako informaziorik ematen. Urtea amaitzerako eskatuko dugu partida hauen nondik norakoak eta begiratuko ditugu

    ResponderEliminar
  6. Nike aittu nun 2010 urteko negun egon zin elurtetan hori pasau zala.
    Mikel,zuek udalin zaudetela gobernatzen 2 eguneko lanatik bere kamioiarekin pertsona batek 30.000 euroko faktura pasa zuela udalera eta ordaindu egin zela faktura hori,hori da neri esan zidatena esanez normala zela horrelako despilfarroarekin horrelako zorra egotea gero azkoitiko udalean.
    Egia al den edo rumore faltsu bat den zuk argitu beharko duzu mikel,baiño egia esan mesedez.Azkoitian hori esaten ari bait da jendea.

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Itziar,

    Badakit kalean gauza asko esaten direla, batzutan ezjakintasunagatik eta bestetan norbaitek hori kaleratzea nahi duelako... baina kasu honetan, beste askotan bezala, ez dira datu errealak ematen ari.
    Azkoitiko udalak, herriko auzo, baserri eta herri bertako kaleetan elurra kentzea, herriko brigadakoekin edo eta Serbitzu elkartekoek egiten ez direna, subkontrataturik izan du gaur egun arte.
    Kamionarekin ibiltzen da hori, Antoniorengatik ari zarela iruditzen zait, beraz, 2010 eko datuak emango dizkizut. Kontutan izan urte guztiak ez direla berdinak izaten, hau da, 2010 ean, elurra 2 garaietan egin zuen, hau da, urte aseran eta amaieran.
    Konparatibak egiteko beraz, datu hau kontutan izan behar da, zeren eta 2011 ean, oraindik, elurrik izan ez dugunez, udalak ez du dirurik ordaindu behar izan eluura kentzeko kontzeptuan.

    2010 osoan, azkoitiko Udalak, Antoniok egindako lan guztiengatik, 15.495 euro ordaindu zuen. Baina ez 2 egunengatik baizik ondoren emango dizkizudan lan eta orduengatik:

    - Elosuko bailaran, urte osoan, 85 ordu egin zituen elurrak kentzen.
    - Beste auzoetan: Martitte, Urrategi, Marixa, Etxebeltz, herriko zenbait kaletan, etbar 177 ordu egin zituen.

    Bere lana, elurra kentzetik aparte, auzo ezberdinetara gatza eraman, behar den errepidetan gatza bota, etbar izaten da. Beraz, kontutan izanda, 2010 osoan 262 ordu egin zituela lan eta gutxigorabera 15.495 euro kobratu
    dituela, "ez da egia" 2 egunetan zuk diozun kantitatea kobratu duenik.

    Udaletxeko kontuak publikoak direnez, eta iñork eman ditudan datuak kontrastatu nahiko balitu, partida zenbakia 2000.227.531.00.01 da.

    ResponderEliminar
  8. Hori da Mikel.
    Egin dezunari deitzen zaio gauzak argi eta garbi uztea kaleko rumore horiei aurka egiñez datu argiekin.
    Zu bezelako jendea gustatzen zait Mikel,ta ez bilduko jende "ausart" horrek egiten duena.
    Zuen lana kritikatu denbora guztian ta zuek debate publiko bat eskaiñi duzuenean beldurtu egiten dira bildukoak,hori da bildukoen ausartia.
    Baiña gero hor kantatuko dute danak batera "eusko gudariak" ezkerreko besoa altxatuta.....baiña ausardia demostratu behar denean atzeratu azkar gure bilduko hauek.

    ResponderEliminar