2012/01/11

KUTXABANK

“EAJ-PNVK EZ DU ONARTUKO BILDU ETA PSE ALDERDIEK EZARRI NAHI IZAN DUTEN BETO ESKUBIDEA”.   
      Jeltzaleon batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxen pisua lurraldeen arabera dago ezarrita – Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11 –; beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”.
      Halaber, Olanoren iritziz, PSEren jarrera erabat zinikoa da.   Kutxabank-eko Administrazio Kontseiluaren sorrerari buruz eztabaidatu da gaurko Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bertan, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Bildu eta PSE alderdiek beto eskubidea ezarri nahi izan dute, 2005ean eta 2008an egin zuten bezala”. Olanoren ustez, “bi alderdiek arduragabekeria izugarria erakutsi dute, eta guk hori ez dugu sekula onartuko”.  

     Ildo beretik, Olanok azaldu duenez, “Kutxabank-eko Administrazio Kontseilua izendatzeko negoziazioan, EAJ-PNVk babestutako taldea 18 ordekarietatik 10era jeitsi zen. Bilduk kopuru hori onartzen zuen eta, gainera, beraien nahia beste taldeen presentzia murriztea zen, ahalik eta ordezkaritza gehien izateko. Ondorioz, akordiorik ez zen lortu eta, beraz, Kutxabank martxan ez jartzeko arriskua zegoen; hori ezin genuen onartu”.   

Era berean, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxa bakoitzaren pisua lurraldeen araberakoa da; hots, Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11. Bilduk hori onartu zuen eta, horren arabera, gizarte ekintzetarako dirua banatzen da, eta behin betiko onartua dago. Beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”. Halaber, Olanok Bilduri eskatu dio, legitimitatea beraien interesen alde ezartzeari uzteko”. 

     Honenbestez, Olanok Bilduri segidakoa galdetu dio: “Zergatik Kutxabankentzat eskatzen duzuena ez duzue GHKrentzat, ur partzuergoarentzat edo beste foru erakunde publikoentzat eskatzen? Prest egongo zinatekete oposizioak gehiengoa izateko kontseilu horietan guztietan?”. Hala, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri eskatu dio, jarrera koherentea izateko.   

      Bestalde, Markel Olanok alderdi sozialistaren jarrera salatu du, eta segidakoa esan du: “Ez dut sekula ikusi horrelako jarrera zinikorik. Izan ere, haien ustez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren ordezkaritzak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatearekin. Nork esaten du hori eta, lehenengo indarra izan gabe eta naturaren aurkako itun baten bidez, Eusko Jaurlaritzan dagoen alderdiak”

1 comentario: