2012/03/05

MARTXOAREN 8KO ADIERAZPENA, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurreko ostegunean, ez ohiko eta premiazko osoko bilkuran, besteak beste EAJ-PNVtik aurkeztutako ondorengo adierazpena onartu genuen:
1975 urtean Nazio Batuetako Batzar Nagusiak  martxoaren 8 a Emakumeen Nazioarteko Egun izendatu zuen, mugimendu feministek eta elkarteek, indar publiko,  gizarte eragile askok eta askok eta herritarrek orokorrean, gure gizartean gizon eta emakumeen arteko berdintasunean  eginiko lana aitortu nahian.

Hala ere,  gizon eta emakumeen aldetik, eskubideak, boterea eta baliabide eta onurak   lortzeko orduan, aritzeko orduan eta kontrol eraginkorra egiterakoan, desberdintasun garrantzitsuak mantentzen dituen gizarte batean bizi gara. Txirotasun eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen %82,9a emakumeak dira.  Emakumeek egunean 2 ordu eta 23 minutu gehiago ematen dituzte  egunero etxeko lanetan, haur eta heldu, pertsona gaixo edo  eta menpekotasun bat dutenen zaintzan. Eta  gizon eta emakumeen  urteko soldatan 7.000 eurotako aldea dago.

Beraz, berdintasuna oraindik lortzeke daukagunez bere konplexutasun osoan heldu beharreko zeregina izaten jarraitzen du.
Gizon eta emakumeen egiazko erantzunkidetasunak bakarrik orekatuko ditu benetan emakumeentzako aukerak. Erantzunkidetasuna pribatuan eta enpoderamentua publikoan  dira pentsamendu matxistak baldintzaturik dituen gizarte egiturak baikorki astinduko dituen instrumentuak.

Beharrezkoa da berdintasunean aurrera egin nahi badugu, emakumeek lana izateko, ordainsari berdina lortzeko, gizon eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna eta lana eta familia uztartzeko,  ezarritako neurriekin jarraitzea.  Zilegi delako baina baita  eraginkorra delako ere.


Guzti hau kontutan izanik Azkoitiko udalak:

  1. Gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna ematen den gizartea   lortzeko bidean, martxoaren 8ª, EMAKUMEAREN EGUNA, ospatzeko antolatzen diren ekintza eta ekimenetan parte hartzera animatzen du euskal gizartea.
  1. Erabakiak hartzeko guneetan parte hartzearen areagotzea  eta giza nahiz ekonomia ongizatea lortzen  lagunduko dien, gizabanako nahiz emakume kolektiboak honen garrantziaz jabetzeko bidean, emakumeen enpoderamendu prozedura hauek bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten du.
  1. Hala, herri mailako berdintasun politikak egiteko, herritarren eta udal erakundeen arteko zubiak eraikitzeko konpromisoa adierazten du.
  1. Eusko Jaurlaritza eta Emakunderi premiaz eskatzen die, jarrai dezaten emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna bultzatzen, honela, gizon eta emakumeen lan bizitzaren, gai publikoetan parte hartzearen eta norbanakoaren bizitza pertsonalaren garapenean berdintasuna lortzeko bidean laguntzen baita.
  1. Azkenik, Euskal Gizarte guztiari, gizon eta emakume guztiei eskatzen dio, guztion konpromisoz, gizarte demokratikoago eta justuago bat eraiki dezagula, berdinen gizartea.

7 comentarios:

  1. Lotsagarrixe mikel berrize presentau ta aprobau dezuten adierazpen hori.
    Galdera bat eittie nai nizuke mikel,azkoitiko nai dezun tailer batea juten bazea zenbat emakume ikusten dituzu makina baten aurrin lanin???eo fontanero?eo igeltsero?eo kamionero?
    10-tik 1 emakumie eoten bada ya asko izengoa......
    Asi que nola nai dezu ba emakumik ta gizonak urtin sueldo iguela eukitzie??
    Emakumik en general naixo debe lan garbixetan ibiltzie eskuk zikindu gabe...... etxe garbitzen ,ume zaitzen,ofizinan eo maxiko kajerie izetie tailer baten makiñe baten aurrin,fontanero,igeltsero etab. lana eittie baiño,baiño horrek dakar sueldue txikixo izetie.
    Asi que Mikel pixket pertsonalidade geixo euki ta laga modan daon feminismo extremo hortan peloteun ibiltziei holako sentido ta logikoik gabeko adierazpen hauekin.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Mikel,
    Niri iruditzen zait berdintasuna oso inportanie dala ta datuak osorik esan beharra daude.
    Egixe izen laikeu beste kultura batzuten emakumie okerro daola baino hemen nere ustez ez.

    Hau eztet esateatik esaten. Enpresaixo batek baldinbauzke bi pertsona ta hoxetako bat beti dispuesto baldinba ta bestik eztakit noiz umik zaitzea junberdula ta eztakit zenbat hilabete enbarazaute eta gero umie gaixoik daola eta andereñukin hitzettea etab. Zeini pagauko zako gexo????
    Danoik dakiu eztala heziketie bakarrik, baizik eta instintun daola hori.
    Ta berriz esatet iueldadin alde naola eta beste kulturatakue eztetela apollatzen, baino dato danak esan.
    Ta danok dakiu

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Batzutan pentsatzen det ia beharrezkoa ote den oraindik emakume langilearen eguna ospatzea. Gaurkoan hau irakurri eta gero argi gelditu zait, inoiz baino beharrezkoagoa. Hemen daude bi gizonezko fin, matxistak ez direnak noski, berdintasunean sinisten dutenak gainera, emakumeen lanari, heziketari, instintoei... buruzko gogoeta egiten. Emakumeei ez zaizkie lan zikinak gustatzen...hara hor XXI. mendeko gogoeta transzendentala. Hortxe daude gure arteko soldaten desberdintasunaren oinarriak, eta gu konturatu gabe. Joakinek dioen bezala, eta bere hitzak erabiliz, makina aurrean egotea lan "zikina" izan daiteke, residentziko gure aitona bati ipurdia garbitzea baino askoz zikinagoa. Gainera argi dago lan "zikinek" askoz soldata haundiagoa jasotzen dutela; hala nola, makina baten aurrean dagoena edo bankuetxeko gerentea, antzerako soldata argi eta garbi. Larrañagak berriz, emakumeen instintoa dakar eztabaidara, gizonezkoek badirudi ez dutela inolako papelik umeen heziketan. Sendagilearengana eramatea, andereñoekin hitzegitea...hauek denak emakumeok odolean daramatzagu jaiotzez, Utahko unibertsidadean ikertzen ari dira hau, Tea partik subentzionatuta gainera. Haurdunaldiak, ai zelako lanak, hobe genduke in vitro eta gero "madres de alquiler bien remuneradas" erabiltzea denok, umeak izateko; arazo guztiak konponduko genituzke horrela, ala ez???? Argi daukat oraindik urte askotan ospatu beharrean gaudela emakume langileon eguna.

      Eliminar
  3. Kaixo Joakin,
    Uste det ez dezula ondo ulertu testuak esaten duena. Nik ulertzen det lan ezberdina egiten bada, ezberdin kobratzea.
    Eskatzen dedan bakarra da, lan berdina egiten duten bi pertsonak, berdin kobratzea.
    Bestalde egixe da, era batetako lanetan oraindik gizonezkoak lan egiten dugula eta beste era bateko lanetan emakumezkoak ibiltzen direla.... baina hori oraindik gizartean ditugun "Rol" engatik dela esango nuke. Oraindik berdintasunean egiteko asko baitugu.
    Unibertsitate mailan, azkarrenak emakumeak direla ere argi dago, baina zergatik hori ez da lan mundura trasladatzen? Zergatik umeak izaten ditugunean gizonezkoak, eskubidea izan arren, ez dugu paternidadeko bajarik hartzen? Zergatik uzten diegu emakumeei heziketaren zama osoa?
    Oraindik badago zer egina eta nahiz eta onartu ditugun adierazpenak askotan gehiegirako ez duten bakio izaten, egin beharrean gaudela uste dut.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo I. Larrañaga

    Nik ez det gure Mozixun inolako konparaketarik egin. Egixe da beste zenbait kulturekin konparatzen bagea, berdintasun kontzeptue ez dala berdine. Egia den bezela beste hainbat kulturek bide gehiago dutela egiteko eta beste batzuk berriz gu baino bide gehiago daramatela.

    Joakinen erantzunean esan dudan bezala, oraindik hezkuntzaren zama osoa emakumeengan uzten dugu eta noski, umeak jaiotzeko eta herri honek jarraipena izan dezan emakumeek izan behar dituzte umeak, baino ez dut uste hau zilegizko arrazoia denik pertsona bat edo bestea aukeratzerako orduan.

    Hau horrela izanik, baliabideak jarri beharko ditugu gauza hauek ez gertatzeko, hau da, umea izateak inorentzako kaltegarria izan ez dadin.

    ResponderEliminar
  5. Kaixo,
    Nik uste danontzat garbi dagola eztala berdiñe umiek amak zattu o attek zattu. Ta hau ezta edukazixue porke nik bi ume dazket eta neskiei traktorie ta muñekie eman eta eztixo kasoik etten anderiei ta semiei aldrebes eta IÑOK eztixo hala eo hola berdula.
    Asike umien zaintzie ezta beñe iuel eotie izengo diferentik gealako. Diferentik baino ez gexo o gutxixo.

    Ta unibertsitaten neskak listuo dila esatie...... fino ta konstantio ta ordenauo bai baino listuo ez.

    ResponderEliminar
  6. Anonimoari erantzunez esan argi ikusten dela ez dezula argumenturik justu komeni zaizun adibide konkretua erabili bait dezu lan baten situazio konkretu bat adieraziz.
    Nik ez det esan emakumeek ez dutela lan zikiñik egiten,baizik eta generalean emakumeak lan horiek evitatzen dituela eta hor goian jarri ditut adibide nahikoa.
    Eta ya fisikoki gogorrak diren lanetaz hitzegiten hasten bagera berdiña esaten det,emakukeak lan horiek ez dituzte iñondik iñora hartzen (exzepzioren bat kenduta)
    Edo zuk ikusten al dituzu emakumeak obretan lanean edo basoan?
    Edo bestela ea esaten didazun kaleko hotza hartuaz emakumeak egiten duten lanik edo fisikoki gogorra den lanik pixu asko ibili behar denik etab.
    Gero ironikoki jarri dezun adibidea bankuko gerenteak ez duela zikindu beharrik dirua ederki irabazteko....ba ala da bai,baiña argi ikusten da zuri adibide surrealistak ipintzea gustatzen zaizula....zeren nik jarri ditudan adibideak(ume zaintzen,dependienta etab) emakume asko ezagutzen ditut azkoitin ta bankuko gerenterik ez ta zuk berdin,asi que ez jarri adibide surrealistarik......
    Hau guztia esanda esan nai nuen beti media bat hartuta gizonek gehiago irabaziko dutela beti eta langabezia txikiago izango dutela,zeren emakumeak ez dituzte nai lan asko egiterik nai....baiña emakume askoren viktimismoa ez da bukatuko,hori argi dago,argumenturik gabe hor jarraituko dute betiko gauza berdiñak esanez.

    Ta adibide moduan,zuri Mikel gauza bat esatea naiko nizuke,esaten dezu emakumeak eta gizonak lanpostu berdiñean ta lan "berdiña" eginda gizonak geiago kobratzen duela emakumea baiño,hoixe da feminismoaren esaera tipikoa,baiño teoria hori desmontatzea oso erreza da.
    Empresario batek gizon ta emakume bat baditu bere empresan lan "berdiña" egiten eta gizonak geiago kobratzen badu emakumea baiño,ze sentidu dauka empresario horrek gizon hori lampostu hortan mantentzeak??ez al da logikoagoa gizon hori kaleratu ta lan "berdiña" egiten duen beste emakume bat hartzea gutxiago kobratuaz?Ez badu hori egiten empresarioak zerbaitengatik izango da ez?
    Asi que logika minimo bat erabiliaz feministen teoria hori puskatzea oso erreza da galdera horiei erantzuna bilatuaz

    ResponderEliminar