Ba al zenekien, Azkoitiko udalak, Iraurgi Lantzen S.A.ren bitartez, Kontsumitzaile ororentzako zerbitzu publiko bat duela?
Zerbitzuaren helburuak honakoak dira:
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea bere eskubideak behar diren bezela erabiltzeko.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileei interesa daitekeen beste zentru publiko edo pribatu batzuen helbideak eta oinarrizko zerbitzuen berri ematea.
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexu eta erreklamazioei sarrera ematea, erregistratzea eta jaso izanaren berri ematea eta dagozkien erakunde edo entitateei igortzea.
- Orokorrean, kontsumitzaile eta erabiltzaileak informatu eta laguntza eman.
- Kontsumoko gaietan hezitzeko lanak egin.
Jarraian, Azkoiriko Kultur etxeko bulegotik (astearte eta ostegunetan) egindako kontsulta eta erreklamazioen datuak uzten dizkizuet. Ikus ditzazuen eta zerbitzua erabiltzeko beharra izanez gero, inolako zalantzarik gabe bertara jo dezazuen.
Askotan ez dakigulako edo eta erreklamazioa egiteak ezertarako balio ez duenaren ideiarekin, ez baititugu ditugun eskubideak erreklamatzen.
2011AN AZKOITIA ETA AZPEITIAKO KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIOARAKO UDAL BULEGOETAN JASOAK | ||
ARLOAK | KONTSULTAK | ERREKLAMAZIOAK |
KOMERTZIOA | 64 | 15 |
ETXEBIZITZA | 67 | |
TELEFONOA | 80 | 135 |
ELEKTRIZITATEA/GASA | 62 | 35 |
ASEGUROAK | 29 | |
GARRAIOAK | 7 | 2 |
BANKU ZERBITZUAK | 22 | |
ADM. PUBLIKOA | 20 | |
LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUAK | 8 | 2 |
IRAKASKUNTZA | 7 | 3 |
ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAK | 2 | |
AUTOEN KONPONKETAK | 5 | 2 |
BIDAI AGENTZIAK | 9 | 1 |
BESTELAKOAK | 14 | 3 |
DENERA | 396 | 198 |
Iraurgi Lantzeni buruz egin dezun textu hau zuek beraiekin gastatu dezuen dirutza justifikatzeko al da?
ResponderEliminarKalean aspalditik ari da jendea hitzegiten iraurgi lantzenek ez duela ia ezer egiten baliozkoa eta horregatik bilduk beraientzako presupuestoa jeitsi du.
Orain dela gutxi gertatu da hori eta harritu egin naiz segidan textu hau atera izana,ematen du bertako jendearekin ondo gelditzea nai dezuela zeozer justifikatu naiean....ahhhh barkatu,es que pnv-ko kontzejal batek iraurgi lantzenen lan egiten du,orain ulertzen det dena Mikel Zubizarreta,hurrena disimulu geiagorekin jarri.
Lampre zuk diozun hori oraindik ez da gertatu, oraindik ez baititugu aurrekontuak onartu, beraz Bilduk egin duena proposamena izan da.
EliminarEz dut uste inoren lana justifikatu beharrik dudanik, sarrera honetan diodan bezela nire helburua herritarrek zerbitzu honen berri izatea da, aste honetan bertan iritsi baitzaizkigu datuok Iraurgi Lantzenetik.
Gaztelerazko esamolde hau uzten dizut: el ladron cree que todos son de su misma condicion...
Kaixo,
ResponderEliminarZenbaitt komentaxo ette dittunei pare bat gauze esango nitxoke, baiño ikusteiat ez dula merezi.
Leno dana txarra ta hoin dana ona...txakurren biboliñe.
Bilduko zinigotzi baten anaxe brigadan hartu omen dibeeee. ja ja ja. que cara !!!