2012/06/07

HIRIBER

Azken egunotan izan dugun gaiari amaiera eman nahian, atera dugun prentsa oharraren oihartzunak uzten dizkizuet. Argi utzi nahi dugu, guk emandako datu guztiak publikoak direla eta guk plazaratu besterik ez ditugula egin. Eta orain arte bezala, Azkoitia eta Azkoitiarron ongizatearen alde lanean jarraituko dugula.
http://www.diariovasco.com/v/20120607/costa-urola/quiere-aclarar-puntos-sobre-20120607.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/06/07/vecinos/urola-erdia/el-pnv-de-azkoitia-defiende-su-actitud-ante-la-perdida-de-las-ayudas-de-lakua

http://azkoitia.hitza.info/2012/06/07/eajk-dio-ez-duela-daturik-manipulatu-hiriberen-auzian/

3 comentarios:

  1. Azken urteotan egin dituzuenak eginda gero, lotsa behar du gestio politiko eza leporatzeko beste batzuei!!. Herria zorrez leporaino uztea, hori al da gestio politiko egokia?

    ResponderEliminar
  2. Alaba Mikel.
    Segiiiiii

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Ainara,
    Azkoitiko udalak, Azpeitikoak, Zestoakoak edo eta Zumaiakoak duten bezala, zorra du, bai.
    Zorra edozein herritarrek du edo izan dezake, garrantzitsuena, zorra zer egiteko erabili den eta edozein erakundek, kasu honetan udaletxeak, zor horri erantzuteko ahalmenik duen ikustea da.
    Azken 4 urteotan, Azkoitiko udalak, bai herritarrek lana izan dezaten industrialdetan egin duen inbertsioa, etxebizitzak izateko eginiko lur erosketak edo eta aisialdirako dugun Elkargunea eraikitzen aritu da eta horretarako udaletxeak berak zuen diruaz aparte, kanpo finantzaketarekin batera, zorra jorratu behar izan du.
    Kudeaketa politiko ezaz hitz egiten dugunean, aurretik lorturiko diru-laguntzak jasotzeko ahalmen eza, finantzaketa berriak lortzeko ahalmen gabeziaz edota lortzeko aukerak izanda (Anaitasunako argiteria aldatzeko federazioak eman lezakeena adibide) ezetza ematean datza.
    Azkoitiak bere sarreren % 16,2ko zorra du gaur egun. Zorra izateko limitea %25ean dagoenean. Ikusten duzun bezala, oraindik limitetik urrun.
    Datuak eman gabe aurrekoei erantzukizunak bideratzea, kritika politiko eskasa da.

    ResponderEliminar