2012/06/04

LOREZAINEN ESKAERA

Udaletxe aurrean akanpatuta eman zioten hiru langileek bukaera asteari,  eta gaurkoan jarraian uzten dizuedan idatzia banatu dute. 
Lorezain zerbitzuan dauden langileak, kale gorrian utzi nahi dituzte Orain arte Azkoitiako Udalak azpikontrata baten bitartez ematen zuen lorezain zerbitzua. Etorkizunean zuzenean egiteko asmoa duela adierazi digu. Hori bai langileen subrrogazio eskubidea, inondik ere onartu gabe. Ondorioz, hiru langileak langabeziara kondenatu ditu.

Era berean "hiru peoi polivalente" bi urtetarako zuzenean kontratzeko deialdia zabaldu du. Hau da, azpikontratan finkoak diran langileak (subrrogazio eskubidea medio), kaleratu, eta behin behineko udaletxeko langile berriekin ordezkatu nahi ditu.

Non kokatu beharko genuke Azkoitiko udalaren erabaki politiko hau?

Zerbitzu publiko guztien kudeaketa bereskuratzeko lehen pauso bezala agian? Horrela jokatuko dute aurrerantzean ere, adibidez Atez Ateko sistema eraikitzean? Orain arte aritu direnak kaleratuz? Seguru ahal daude garbitasun lanetan ari diren andereak?

Edo akaso Udaletxeak, herri zerbitzuetan gastatzen duena murriztea dauka helburu eta ez besterik? Hori ahal da Azkoiliako Udalak, jasaten ari garenaren aurrean, proposatzen digun errezeta? Ez dirudi oso orijinala ...

Erabaki politiko baten ondorioz hasi zen Azkoitiako udala hainbat zerbitzu azpikontratatzen. Orain dirudienez beste modu batera antolatu nahi ditu bere zerbitzuak. Nolabait esateko, "birrnoldaketa" bat egin nahi du udal kanpoko barruko langileen lanpostuetan, makinari berria erosiz, e.a. Eta lagileekin .. akordatu ahal dira? Nola pentsatzen dute gauzatzea birrnoldaketa hau?

Ados gaude zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin. Baino ez, orain arte Udalak egindakoaren ardura eta erantzunkizunak bere gain hartu gabe. Hori ez dugu ametituko.

Udalak erantzunkizun zuzena du azpikontratatuta dauzkan langileekin. Kasu batzutan hamar urte baino gehiago daramate Azkoitiako herriari zerbitzua ematen. Ulertezina izango litzake guretzat, Azkoitiako udalak, Iberdrolak jokatzen duen moduan jokatzea: azpikontratatutakoen egonkortasuna ukatuz, langileak kaleratuz.

Subrrogazio eskubidea da, azpikontratatutako langileei egonkortasuna ematen diena eta eskubide hori errespetatzea aldarrikatzen du ELAk. Zentzu horretan zera eskatzen diogu Azkoitiako udalari: prorrogatu dezala orain arteko lorezain zerbitzua, denbora pixka bat hartzeko, eta adostu ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak.

Hortik joan beharko luke publifikazio prozesuen ibilbidea eta ez jendea kale gorrian utziaz. ELA prest dago bide hori jorratzeko. Eta Azkoiliako udala?

9 comentarios:

  1. ELA bakarrik ?? eta non dira ba LAB ekoak ?? Eta beste sindikatuak ??
    Langile denak berdinak izango dira ba??

    ResponderEliminar
  2. Haudek gure Pello, Aitza... ta konpañixen politikie... beaixen langile publiko... bueno funtzionaixo temporalan eskuziekin... lehenguek kaleratu beaixen lagunek sartzeko... Zeatik ez lehengo langiliek beaixek sartu lan hortako... hori etzikobek interesatzen ez... Hasi zeate benetako aurpegixe erakusten...

    ResponderEliminar
  3. Udalak argi utzi nahi du berak ez dituela bota lorezaintzako hiru langileak

    ELA sindikatuak Azkoitiko Udalaren lorezaintza zerbitzuaren inguruan esandakoen aurrean honakoa adierazi nahi du Udalak:

    Orain arte lorezaintza zerbitzua emateko Serbitzu enpresa kontratatzen zuen Udalak. Zerbitzu hori, ordea, azpikontratatu beharrean bere gain hartzea erabaki du Udalak orain, eta azpikontratazio hori ez berritzea erabaki du. Orain hilabete batzuk jakinarazi zitzaion Serbitzuri erabakiaren berri, ez da egun batetik bestera hartutako erabakia izan. Zergatik? Zerbitzu publikoen eta lanpostu publikoen duinen aldeko apustua egiten duelako. Garai batean ere lorezaintza zerbitzuak Udalak ematen zituen zuzenean, ez azpikontraten bidez, eta hausnarketa sakon bate ondorioz, orain ere hori egitea erabaki da. Brigadak hartuko ditu bere gain orain lorezaintza lanak. Udalak brigadarako hiru lanpostu sortu ditu taldea indartzeko, baina ez dira lorezainak bakarrik izango, zerbitzu anitzetako peoiak baizik.



    Udalak argi utzi nahi du ez duela inongo langilerik kaleratu, langile horiek ez zirelako Udalaren langileak. Udalak Serbitzurekin zuen kontratua ez du berritu, eta ELAk enpresa hartako buruekin hitz egin beharko luke langile horien baldintzen ingurua. Zerbitzu publikoa indartu eta lan eskaintza publikoa sustatzea da gure helburua eta horren aldeko apustua egin dugu.

    Ez dugu ELAren jarrera ulertzen. Zerbitzu publikoen aldeko elkarretaratzeak eta mobilizazioak egin dituzte gaur bertan, eta justu guk hori egin dugunean gure kontra jotzen dute. Langileek euren kaleratzearen aurrean protesta egiteko eskubidea dutela ulertzen dugu, eta hori onartzen dugu, baina ELAk hor eskua sartu eta hartu duen jarrera ez da koherentea.

    ResponderEliminar
  4. Zeuk esatezu dana, 3 lorain kendu eta hiru langikle polibalente sortu... herriko leno jardinek saitzeko bakarrik 3 langile bazauren eta oin kendu baldimaituzue lanpostuk deusezten ai zeatelako izengoa ez??? eo nik zeoze eztet ulertzen... lehen 3 lorazain b bazauden oine brigadane 3 LORAZAIN berkoie ba ta ez hiru polibalente? azkenin hitz polittekin lanpostuek deuseztie da hori...

    eta oin brigadan 3 lorazain sartu nai izenezkeo zein lenokuek baino esperientzi ta jakituri haundixaukin??

    Ze einberdezue barrandaeruekin, haueke danak kalea? eta eraikuntza publikuek garbitzen ai dienakin? eta residentziko langiliekin?...

    Lanpostu publikuen alde eittie gauze bat da bestie eskuza (BAI ESKUZA) horrekin lanpostuek suntsittu eta gaiñea hitz polittekin kritikaik aittu gabe pasau nahi izetie...

    Zerbitzuk 3 langile kaleratuko zittun baiño udalak 3 lampostu deuseztu dittulako, eta mantenduko balittu lehengo langiliek mantentzeko politika bat einberko luke...

    ELAk ondo etteu eta nun da LAB????

    ResponderEliminar
  5. ELAk, PNVk egiten ez duen oposizioa egiten ari da azkoitixen!! gainera zikiñe, gezurrak esaten!!

    ResponderEliminar
  6. Berrize nere ustez despistaute danak ta detalle txikixetan galdute.
    Axkottiar danok dakiu udaletxin langile erdixekin iuel iuel emango zala, empresa pribau bat izen bazan jendie gexo etteko eskau ta bale.
    Baino hau estatu osun pasarzea funtzionaixo danakin ta horreatik dakeu pib baino lau aldiz zor gexo. Ta edozeinek kalkulo lehorrak einse badaki ezingoala ezta interesare pagau. Asike funtzionario honeatik estatutik ertetzie tokauko zaku ta miserixen bizi, baino zuek segi hiru pertsona udaletxeako lanin zein jarri bueltaka ondo haizeate eta.

    ResponderEliminar
  7. Hau dek mobimientue dagona hemen !!!
    Eta egixe zeinek ??
    Kristona enterau naiz.
    Lorazainen gai honekin eta Bilduk atera duen oharra ikusirik, badirudi beraiek ez dutela ezer egin, txintxona dizela.... puf !!!!
    Ideia batekin dabiltz asera aseratik, hau da, subkontratazixo dana fuera. Haseran batean ideologi temie zala pentsatzen nn bañe...ez dijuste hortik.
    Justifikazixo bat eman debe, hau da, Subkontrata bat dala Serbitzu ta... beraiek ikusiko debela zer egin 3 langile hauekin.
    Pentsau batzuk eta bestik zein diferente pentsau ta lan egiten deben.
    Badirudi egun hauetako baten, Residentziko empresie zein izango dan erabaki debela ta esan didatenez berriz aurretik zetorren enpresa berdine hartu dute ( Biharko ).
    Biharkok, bazkaxek ematie subkontrataute zeuken beste enpresa bati.
    Bilduk, ez subkontratatzie nahi zuen eta derrigortu omen diote beren langillikin jana preparatzie...bale !!
    Zer egin du Biharkok?? zuen subkontratako enpresako kideak bere plantillan sartu.
    Azkoitiko udalak zer??? BATEZ !!
    Lorazaintza subkontratari esan lana hmendik aurrera bere langileekin egingo duela esan eta HOR KONPON !!!!

    Gauzak egiteko 2 era daude. Azkoitiko Bilduk, berriz ere ridikulue.
    Non daude ideologi ezkertiarrak?? langilegoaren aldeko aldarrikapenak ?? Ez al ziren beren ideologia berdinekoak ?? AAAAAA.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. EEeeeeeeeeee!! Hemen idatzi aurretik enterau pixket hobeto jendie, faorez!!!
      Ideologi exkertiarraatik hitzetteun horrek ba al daki zer dan ideologi exkertiarra?
      - Udalak murrizketa ein ber battu, ta iruitze bazako lorazaintzako gastue haundigixe dala, ba ez tu berritzen ta kitto.
      - Galea, exkertiar bezela, udalak lanpostu publikun aldeko apustue etteu ta ez subkontratazixuna. Izene, askoz lan baldintza hobiouek daude langilintzat, ta tartin aberastukoan enpresaik ez.
      - Udalak brigadie indartzi nahi bau, dana subkontratazixo bidez ein berri, ba oso ondo. Epe laburrea, dezente diru ahorrau leikelako hortik.
      - Ta Udalak kontratu ez berritzeatik serbitzuk 3 langile bialtze battu, ba zerbitzukin arreglau berkottube kontuk, noski. O ze nahi zeben ba, hiru langile hoxek lanpostu publikoa inungo meritoik gabe sartzie?
      - Lanpostu publikotako herritar danak euki ber debe eskubide berdine. Ta hoxek daukeben esperientzixeatik punton bat o beste eukitzie, bale. Baño por el morro hor sartzei, ba ez ta bate justue.

      Ordun, Bildun exkertiartasune ez tet uste hor zalantzan daonik, ELAna aldiz, iguel bai.

      Eliminar
  8. Legalitatea eta gizatasuna askotan ez doaz batera. Kasu hau horren adibide garbia da. Legeak, kasu batzuetarako, “derecho a la subrogación “ deiturikoa du, hau da, enpresa batek herriko zerbitzu batzuk eramaten baditu eta zerbitzu hori beste enpresa batek eramateko erabakia balego, datorren enpresa berri horrek, zerbitzua eramaten zuten aurreko enpresaren langileak bere nominan hartzeko betebeharra izaten du. Kasu honek badu ezberdintasun bat, hau da, zerbitzua ez diotela beste enpresa bati eman baizik eta udaletxeak berak egingo duela jakinarazi du.
    Hau horrela izanik eta hasieran esan dudan bezala, legalitatea eta gizatasuna, askotan, ez doaz eskutik.

    ResponderEliminar