2012/06/27

ZABORREN KUDEAKETA

Datorren osteguneko osoko bilkurarako zaborren gaiaren inguruko mozioa sartu dugu udalbatzari ondorengo hiru puntuak onartzeko eskatuz:
1. Azkoitiko udalak, Azkoitiko herritarrei, birziklapenaren aldeko apustua egiteko eskatzen die.
2. Azkoitiko udalak, zaborren gestio integralaren katea, prebentzioa, birziklapena eta konpostaia eta balorizazio energetikoa dela berresten du, Europear zuzentarauak esaten dutenaren ildotik.
3. Azkoitiko udalak, materia organikoa jasotzeko, 5. edukiontziaren aldeko apustu garbia egiten du, aipatu diren neurriak inplementatuz
Gaiaren garrantzia eta jendearen jakinmina ikusirik, Azkoitiko EAJtik hitzaldi bat antolatu dugu datorren asteartean arratsaldeko 19:00tan Ellkargunean. Carlos Ormazabal izango dugu bertan eta herritarrok dituzuen kezka eta zalantzak argitzen saiatuko gara. ASTEARTERARTE!









2 comentarios:

  1. http://www.diariovasco.com/v/20120701/costa-urola/edukiontziekin-azkoiti-garbi-atez-20120701.html

    ResponderEliminar
  2. http://azkoitia.hitza.info/2012/06/28/zaborraren-inguruko-hitzaldia-prestatu-du-eajk/

    ResponderEliminar