2012/07/13

Atzokoan Josune Ariztondorekin aritzeko aukera izan genuen Azkoitiko Batzokian. Kultura, Euskara, Kirola eta Gazteria dira Bizkaiko Foru Aldundian bere gain dituen alorrak eta hauen inguruan hitz egiten jardun genuen. Hizkuntza politiketan hasi, Euzkadi Buru Batzarreko Idazkaritzan eman ditu aurreko urteak Josunek, eta beraz, anekdota eta pasadizo asko partekatzeko aukera izan genuen berarekin.
Gobernu bakoitzaren eskumenak argituz hasi ginen, hau da, Udalak, Diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak dituzten egin behar eta egiteko ahalmen esparruak zehaztuz. Hiru maila ezberdinen arteko koordinazioaren beharra azpimarratu ondoren Bizkaiko Diputazioa aurrera eramaten ari den ekimen ezberdinak azaldu zizkigun.

Atzoko bileratik egitasmo polit bat aterako da, Iraila edo Urri aldean, Azkoitiko Batzokian bertan "Zerutik sua dator" dokumentalaren emanaldiak antolatuko baititugu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario