2012/07/12

TXERLOIA FUTBOL ZELAIKO ARGITERIA


Demokraziaren oinarritako bat, gehiengoaren erabakiak onartzea bada ere, Azkoitian BILDU alderdiak ez du oinarri honetan sinisten eta adibide garbia Txerloiko argiteriaren inbertsio plana da.
Gaur egun Txerloiko futbol zelaiak dituen gabeziak ikusiz, Anaitasunako Juntako kideak, legeak eskatzen duena bete eta gabezia hauek konpontzeko proiektu konkretu bat egin du. Bere kostea 138.000 euroko da.


Egungo egoera ikusiz, Anaitasunako kideak, batera eta bestera jo dute proiektu honen finantziazioa lortu ahal izateko eta 97.000 euroko dirulaguntza jasotzeko konbenio bat lortu dute. (legealdi honetan lortu den kanpo finantziazio bakarra) Bestalde, Anaitasuna berak ere, esfortzu bat eginez, 7000 euro jartzeko konpromisoa erakutsi du. Honela, geratzen diren 34.000 euroak, Azkoitiko udalak jartzea eskatzen dute, kontutan izanda Txerloikoa, futbol zelai munizipala dela.

Gaia eta batik bat, Anaitasunako juntako kideek, kanpoko finantziazioa lortzeko eginiko esfortzua baloratu ondoren, Azkoitiko udaleko Oposizioan gauden 3 alderdiok, inbertsioa egiteko gure babes osoa eman dugu. Kontua da, nahiz eta udalbatzaren gehiengoak proiektu hau babesten duen,
BILDU taldeak ez duela ezer jakin nahi gai honen inguruan.

BILDUrentzat egoera ekonomiko honetan, inbertsio honek ez du lehentasunik. Hau ikusirik, Azkoitiko EAJ-PNVk aurreko astean bertan, udalak ordaindu beharreko 34.000 euro horietatik, Ente Vasco de
Energiak (EVE) dirulaguntza berezi batzuk eskaintzen dituela jakinarazi genuen. Hauek eskatu eta lortu ondoren, Udalak egin behar duen diru ekarpena ia ezerezean gera daiteke, beraz, dirurik ia jarri gabe, 138.000 eurotako argiteri instalazio berria izan genezake.

Hala ere, badirudi BILDUk ez duela ezer jakin nahi, badirudi nahiz eta udalbatza osoaren gehiengoak, behin eta berriz adierazi inbertsio honek duen garrantzia, kanpo finantzaketarekin egin daitekeela, etab,  herri honetan Demokraziaren Oinarri garrantzitsuenetako
bat ez duela BILDU alderdiak onartzen.

Gaiaren inguruan argitaratu diren albisteak uzten dizkizuet:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/14/vecinos/urola-erdia/el-anaitasuna-pide-al-consistorio-voluntad-para-renovar-la-iluminacion-de-txerloia

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/11/vecinos/urola-erdia/azkoitia-puede-pedir-ayudas-del-eve-para-renovar-el-sistema-de-iluminacion-de-txerloia

http://www.diariovasco.com/v/20120708/costa-urola/mayoria-corporacion-pide-acometer-20120708.html

http://azkoitia.hitza.info/2012/07/10/udal-gobernua-ez-dago-prest-txerloian-argiteria-berritzeko-34-000-euro-jartzeko/

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/04/vecinos/urola-erdia/el-pleno-de-azkoitia-pedira-manana-que-se-renueve-la-iluminacion-de-txerloia

No hay comentarios:

Publicar un comentario