2013/01/31

AZKOITIKO SAN JOSE EGOITZA

Pasa den Urtarrilak 24an egin genuen Kontseilu errektorearen bilera.
Bertan, egoitzako langile, jubilatuen elkarteko eta hainbat herritarrekin batera, egoitza kudeatzen duen enpresak ematen ari den zerbitzuaren jarraipena eta egun dugun itxaron zerrenda aztertu genituen.
Zerbitzu aldetik ez zen inolako kexarik agertu baina hurrengo bilerarako, enpresaren arduradunen bat etortzeko eskatu genuen hainbat gai ezberdinetan erantzun egokiena emango baitigute.
Itxaron zerrendari buruz berriz, momentuz ez dago eta plazak libreak ere badaude. Krisi egoera honek, eskaerak murriztea ekarri duela garbi adierazi ziguten.
Inbertsioen barruan berriz, ohe bereziak erosteko esleipenari buruz jakinarazi zigun Xabierrek. Bertako erabiltzaileentzako eta zaintzaileentzako hobeenak erosiko dira.
Azkenik 2013rako tasak eta prezioak onartuz, aurrekontuen zirriborroa aztertu genuen.
Datozen urteak bereziak izango dira Azkoitiko San Jose Egoitzari dagokionez eta bere kudeaketa arduradun izan daiteken Foru Aldundiaren iritzia edo eta proposamenari dagokionez.
Dakizuen bezala, Egoitzaren kudeaketa emateko konpetentzia Foru Aldundiak du baina betidanik, bere kudeaketaren arduradun Azkoitiko Udala eta horretarako eratutako Kontseilu Errektorea izan da. Datozen egunetan, badirudi Foru Aldundiak bere kudeaketa aldatzeko proposamena egingo duela.
Jubilatuen elkarteko kideak zioen bezala, inoiz egin da kudeaketa egokiena izango litzatekeen modeloaren hausnarketarik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario