2013/05/02

ONGIZATEKO DIRU LAGUNTZAK

Oraingo honetan Gizarte zerbitzuetatik ematen diren 2 laguntza nagusien datuak eman nahi dizkizuet. Alde batetik Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES), izenak berak dion bezala, larrialdi egoeretarako laguntzak izaten dira, ondorengo grafikoan ikus daitekeen bezala laguntza gehienak etxebizitzen ingurukoak izan dira:

Diru laguntza hauek eskatu dituztenen jatorriari dagokionez:


Bestetik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) hau Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren eskutik kudeatzen du. Gutxieneko diru sarrerak ez izateaz gain, etxebizitzako gastua dutenek, laguntza osagarria eskatu ahal dute. Diru laguntza hau jasotzeko 3 urtez egon behar da Euskadin enpadronatua.

Gipuzkoan Diputazioak beste laguntza bat jarri du gutxieneko diru sarrerak ez dituzten eta 3 urte baino gutxiagoz Gipuzkoan enpadronatuta daudenentzat (AGI). Hauei 6 hilabetez Gipuzkoan enpadronatuta egotea eskatzen zaielarik.























    

3 comentarios:

  1. Arrigarria! (edo ez?)
    Udaleko zinegotzi honek gizarte laguntza nagusiak AESak eta RGIa direla dio.
    Nik dakidala Gizarte zerbitzuetan Adineko pertsonen egoitzak (azkoitian San JOse egoitza) etxez etxeko zerbitzua, dependentzia duten pertsonentzako laguntzak... ere sartzen dira eta zerbitzu hauetarako partidak AES edo RGIra bideratzen dena baino askoz andiagoak dira.

    Irakurketa partzial eta interesatu honek egia ezkutatzeaz gain, arrazakeria elikatu edo arrazakeriatik etekin politikoa ateratzeko asmoa erakusten du.
    Sabino Aranaren JEL zaletasuna, O+ dutenentzako eskubideak aldarrikatzen bukatuko duzue.
    Besterik gabe Gaizka A.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Joe Gaizka,ondo enteraute hao, zer daukek laguntze hauetan partie? Hik banatze al dittuk udaletxeko diruk? beno ba hemengukine pentsau, hemene baziok zeni emateik eta.
      Segi hola urtin hiru eo lau egun antolatzen hauentzat.

      Eliminar
  2. Kaixo!
    Grafiko hauek ikusi ondoren galdera batzuk otu zaizkit.
    EZ AL DABIL AZKOITIAN NAHIKO ZURRUMURRU ETORKINENTZAKO LAGUNTZAK DIRELA ETA? Zertarako nahi duzue Azkoitiarroi sinistarazi hau horrela dela? Ez dago ongi jendea erabiltzea, ez hangoa eta ez hemengoa izan, hauteskundetan emaitza onak izateko. Emaitza onak izateko behar dena da gauzak ongi egitea eta ikusi dugu zuek zertarako gai zareten. Herriak ikusi du. Baina zuek berdin jarraitzen duzue. "Gezurra ez esan" ( baieztapen hau beldurrez....) baina egia osoa ere ez . Zer uste duzue ba inozoak garela? Esan beharko dugu ba argi eta garbi ez dagoela laguntza berezirik etorkinentzako? Laguntza hoiek jasotzeko baldintza batzuk bete behar dira, bai Azkoitiarra izan edo beste edonongoa!!!!!! ARRAZAKERIARIK EZ, MESEDEZ!

    ResponderEliminar