2013/07/19

2 URTEKO KUDEAKETAREN BALORAZIOA EGIN DUGU


Azkoitia Lantzen
Azken egunotan, Azkoitia Lantzeni buruz egin diren hainbat adierazpeni erantzunez, jakinarazi AL-en helburua beti izan dela, lurrak erosi eta honekin Gune degradatuak berreskuratzea, jarduera ekonomikoa sustatzea eta Etxebizitza Politika Publiko bat egitea.

Zein izan da azken 2 urteotan AL-eko kudeatzaile berriek egin dutena?
• Txosten Juridikoa (5 hilabete) 
• Gestio Txostena (4 hilabete) 
• Kudeaketa urbanistikoko Txostena (4 hilabete) 
• Aktiboen balorazio Txostena (5 hilabete) 
• Txosten ekonomiko Finantzieroa (4 hilabete) 
Informe guzti hauek egitera bideratu dituzten baliabide pertsonalak, ekonomikoak eta orduak, benetako sozietatearen Kudeaketa EZ egitea ekarri du. 
Helburu bakarra izan dute, hau da, aurretiko kudeatzaileak zer egin duten eta zerbait gaizki egin duten bilatu. Gaizki al dago gauzak nondik nora datozen jakin nahi hau? 
EZ, baina 2 urte badira, eta ez behin bakarrik, aurreko AL-eko arduradunak, idatziz eskatu zuela, AL berriaren aurrean eginiko operazio guztien nondik norakoak esplikatzeko eskaera egin zuela eta ez zaio oraindik aukerarik eman. Behin baino gehiagotan, idatziz egin du Asier Aranbarrik eskaera hau eta oraindik zain dago. Beraz, agian, hainbeste txosten egin beharrean, aurreko kudeatzaileak, AL en nondik norakoak emango lituze eta ez ginakteke 2 urte hauetan Txostenak gora eta bera ibiliko. 

Baina azken hilabetean, TVC ak bere txosten definitiboa bidali du Azkoitiko udalera eta txosten honek, udal gobernuak egin dituen adierazpenak bertan behera bota ditu, hau da, azkenean esaten duena da, AL ek duen Aktiboarekin, dituen konpromisoei aurre egiteko nahiko maniobra fondo duela. 
Aurretiko kudeaketa ardurak, aurrekoak dituzte, baina 2 urtetan Aktiboen kudeaketarik ez egitea, egungo kudeatzaileena da. 
HARRITZEKOA da Azkoitia Baiko kideak azken astean egindako adierazpena non AL-en balorazioarekin harritu da azken 15 urte udaletxean daramanean. 

DATUAK: 
A) Agem Consultores ek 2013ko Ekainean eginiko Txostenak, bere ondorioetan dio “AL no se encuentra en causa de disolucion u obligacion de realizar una reduccion de capital” 
B) Txosten berdinean dio, 2016rarteko Tesoreria aurreikuspenak ere ez duela arazorik izango. 
C) Enpresa berdinak 2012ko Auditori txostenean ere esaten du “las cuentas de AL están de acuerdo con el marco normativo de información financiera que resulta de aplicación”

Ekarpen Falta 
Udal gobernuak eginiko Azken prentsaurrekoan, EAJ ri leporatzen zion ekarpenik ez egitea eta isilik egotea 
Gogorarazi azken 2 urtetan gobernatzen ari direnak beraiek direla eta beraiek egin behar dutela udal kudeaketa. Gure proposamenak kontutan hartzen ez direnean, berriak egitea zailagoa izaten da. Adb: 
• Euskara komisioan egindako dekalogoarekin ez da ezer egin 
• Sozio-ekonomia komisioan, Merkataritza sustatzeko egindako proposamenarekin, 2 urtetan ez da ezer egin eta azkenik EAJk hartu du Merkataritzako dekalogoko hainbat puntu aurrera eramateko ardura eta herriko hainbat merkatarirekin, banan bana biltzen ari garela proiektuaren helburuak adierazi nahian 

Kudeaketa Ezaren adibideak 
• Beraien Udal Programa eta Aldatu Beharra dokumentutik ia ez da ezer egin. 
• Brigadak erabiltzeko makina erosten 2 urte pasatu izanak, herriko baserri ta auzo bideak garbitu gabe egon dira 2 urtetan
• 2013ko Apirilean Esleituta egon behar zuen Musika eskolako lanak oraindik ez dira hasi. 
• Baztartxo eraikina 1 urte kontraturik gabe dago. 
• San Jose Egoitzako estatutoak ia 2 urte aldatzeko asmoarekin 
• Promozio Ekonomikoko proiekturikez 
• Ingurugiro Alorrean Zaborren kudeaketan zer egingo dugun ez dakigu. Bere garaian Atez Atekoaren aldeko pentsaera zuten Bildu eta Azkoitia Baiko kideak, zaborren mahaia eta herriko 3.547 sinaduren aurrean ezer egin gabe jarraitzen dute. 


EAJ-PNVk AURRERA BEGIRA BIDERATUKO DITUEN HELBURUAK
• Promozio Ekonomikoa: Merkataritza eta Lana 
• Ongizate maila mantentzea 
• Zerbitzuak, Herria txukun,..

2 comentarios:

  1. Kaixo Mikel:

    Azkoitia Bairi buruz esaten dituzuenak argitu nahian:

    - "HARRITZEKOA da Azkoitia Baiko kideak azken astean egindako adierazpena non Azkoitia Lantzenen balorazioarekin harritu da azken 15 urte udaletxean daramanean". Guk ez dugu esan "harritu" egin garenik, egoera oso larria dela baizik eta larritasun horren arrazoi nagusia aurreko legealdian (PNV-k agintzen zuenean) egin ziren salerosketengatik dela.

    - Atez-atekoa: 2012ko udaberrian Bilduk atez-atekoa ezartzea nahi zuen, Azkoitia Baik ezezkoa eman zion, gure programan herri galdeketa bidez erabakitzea proposatzen genuelako . Ondoren sortu zen Hondakinen Mahaian adostasuna lortuz gero, herri galdeketa beharrik ez zela egongo genion. Gaurko bilkuran aho batez onartuko ditugu Mahai horren ondorioak. Gure ustez %70eko birziklapen maila ezinezkoa da derrigortzen den eredu bat ez baldin badago. Ea denon artean adosten dugun eredu hori.

    - Azkenik, 14 urte daramatzagu udalean, ez 15.

    Julen Garate
    Azkoitia Baiko zinegotzia

    ResponderEliminar
  2. Julen, Ez iruditzen jendiek paso eitteula? Hau da, hemengo bloga jendik letzu al du? Eta batematek letzen bau realeko edozein partido baino askozez pixu gutxixo dakela?

    ResponderEliminar