Gaur goizean, alderdikide dugun, Raimundo Alberdik idatziriko "Errotik harro" liburuaren aurkezpena izan dugu Elkargunean. Bertan Xabier Arzalluz, EBBko lehendakari ohia eta Joseba Egibar GBBko lehendakaria izan ditugu.
1907-2007 bitartean, Azkoitiko Abertzaletasuna, bizipenak eta historia. Eusko Alderdi Jeltzaleko hainbat eta hainbat gizon emakumek, gure herriko historian, bakoitzak bere arloan, herri honen alde eginiko lan ezberdinen islada da liburua.
2012/01/17
2012/01/16
AHO BATEZ AUKERATU GENUEN IÑIGO, GURE PRESIDENTE GISA
Aste burua Barakaldon pasa dute gure alderdiko herrietako ordezkariek, eta nola ez hiru Azkoitiar ere bertan izan ditugu. Datozen lau urteetarako bide orriak zehaztu eta horiek aurrera eramateko izango dugun EBBko zortzi kideak eta lehendakaria aukeratu dituzte. Bertan aho batez aukeratua izan da Iñigo Urkullu alderdiko lehendakari eta hemen uzten dizuet bere lehen diskurtsoaren posta : http://urkullu.eu/2012/01/15/working-on-a-dream-2/
2012/01/11
KUTXABANK
“EAJ-PNVK EZ DU ONARTUKO BILDU ETA PSE ALDERDIEK EZARRI NAHI IZAN DUTEN BETO ESKUBIDEA”.
Jeltzaleon batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxen pisua lurraldeen arabera dago ezarrita – Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11 –; beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”.
Halaber, Olanoren iritziz, PSEren jarrera erabat zinikoa da. Kutxabank-eko Administrazio Kontseiluaren sorrerari buruz eztabaidatu da gaurko Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bertan, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Bildu eta PSE alderdiek beto eskubidea ezarri nahi izan dute, 2005ean eta 2008an egin zuten bezala”. Olanoren ustez, “bi alderdiek arduragabekeria izugarria erakutsi dute, eta guk hori ez dugu sekula onartuko”.
Ildo beretik, Olanok azaldu duenez, “Kutxabank-eko Administrazio Kontseilua izendatzeko negoziazioan, EAJ-PNVk babestutako taldea 18 ordekarietatik 10era jeitsi zen. Bilduk kopuru hori onartzen zuen eta, gainera, beraien nahia beste taldeen presentzia murriztea zen, ahalik eta ordezkaritza gehien izateko. Ondorioz, akordiorik ez zen lortu eta, beraz, Kutxabank martxan ez jartzeko arriskua zegoen; hori ezin genuen onartu”.
Era berean, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxa bakoitzaren pisua lurraldeen araberakoa da; hots, Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11. Bilduk hori onartu zuen eta, horren arabera, gizarte ekintzetarako dirua banatzen da, eta behin betiko onartua dago. Beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”. Halaber, Olanok Bilduri eskatu dio, legitimitatea beraien interesen alde ezartzeari uzteko”.
Honenbestez, Olanok Bilduri segidakoa galdetu dio: “Zergatik Kutxabankentzat eskatzen duzuena ez duzue GHKrentzat, ur partzuergoarentzat edo beste foru erakunde publikoentzat eskatzen? Prest egongo zinatekete oposizioak gehiengoa izateko kontseilu horietan guztietan?”. Hala, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri eskatu dio, jarrera koherentea izateko.
Bestalde, Markel Olanok alderdi sozialistaren jarrera salatu du, eta segidakoa esan du: “Ez dut sekula ikusi horrelako jarrera zinikorik. Izan ere, haien ustez, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren ordezkaritzak ez du zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatearekin. Nork esaten du hori eta, lehenengo indarra izan gabe eta naturaren aurkako itun baten bidez, Eusko Jaurlaritzan dagoen alderdiak”
2011/12/31
BANAKAKO EMENDAKINAK EGINGO DIZKIOGU BILDUK AURKEZTURIKO AURREKONTUEI
Egoera ekonomiko zaila kontutan izanik, EAJtik egingo ditugun proposamenek hiru helburu nagusi izango dituzte: gastu arruntaren estutzea, gastu sozialaren mantenua eta aktibidade ekonomikoa sortzen duten partidak sustatzea.
EAJk egoera ekonomiko honetan BILDUk proposaturiko ondorengo neurriak salatu nahi ditu: Inmigrazioan %23ko igoera, Berdintasunean %56koa eta Euskaran %30ekoa eta aldiz, Azkoitiko garapen ekonomikoa sustatzen duten partiden %20ko jaitsiera eta Elkarteen diru laguntzen %10ekoa.
Azkoitiko Etorkizunaren oinarri izango diren industria, merkataritza, baserri, eta auzoak bultzatu behar ditugu. Herri batek aurrera egin dezan, lana sortzeak izan behar baitu helburu nagusietariko bat.
2011/12/22
BILDUK, GUK AURKEZTU DUGUN GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO EMENDAKINAREN AURKA BOZKATU DU
Gaurko osoko bilkuran Bilduk aurkeztutako presoen eskubideen aldeko mozioari, presoez gain Euskal Herritar ororen giza eskubideen errespetuaren aldeko mozioa aurkeztu diogu eta gure sorpresarako BILDUk honen aurka bozkatu du. Hemen uzten dizuet testua irakur dezazuen.
Azken hamarkadetan, euskal herritarren gehiengoak, pertsona ororen giza eskubideen errespetua aldarrikatu eta eskatu du, zalantza gabe arbuiatu dituelarik berauen edonolako urraketak eta elkarrizketaren alde egin du gatazkak konpontzeko tresnatzat hartuz.
Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da, guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.
Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren, Azkoitiko udalak ondorengo hau adostu du:
1.- ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.
2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.
3.- Euskal presoak jasaten ari diren bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:
· Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.
· Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.
· Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.
· Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.
· Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak eskatzen zaio.
· Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.
2011/12/20
DATOZEN LAU URTEETARAKO EUSKARARENGANAKO KONPROMEZUAK
Gaur arratsaldean ospatu dugun Euskara Batzordean EAJ-PNVk, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aho batez onarturiko idatzia aurkezteaz gain, Azkoitiko Udalak datozen lau urteetarako hartu beharko lituzken konpromezuak aurkeztu ditugu.
Azkoitiko Udalak bere esku dagoen guztia egingo du
1. Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko.
2. Udal zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin.
3. Udal barne funtzionamendua euskaraz izan dadin.
4. Kaleratzen dituen lan eta obretan, Euskara gutxienez erabili dadin.
5. Kanpotik etorritako herritarrek, Euskara ikasteko ahalbideak izan ditzaten.
6. Euskaraz ikasi duen orok, mintzapraktika aukerak izan ditzan.
7. Herrian dauden lantoki zein merkatal esparruetan euskara bermatua izan dadin.
8. Euskal Kultura sustatzean, Hizkuntzaren esparrua bermatzeko.
Gure asmoa konpromezu hauek guztion artean adostu eta lehentasunak finkatu ondoren, lau urteetarako ekintza plan bat egitea da. Horregatik beste alderdi guztien zein herritarron ekarpenetara guztiz irekiak agertzen gara.
Hemen uzten dizuet aipaturiko Batzar Nagusietako testuaren linka:
2011/12/10
EAJK AZKOITIKO ALKATE, BASTARRIKA JAUNA, EGOERA EKONOMIKOAREN INGURUKO EZTABAIDA PUBLIKO BATERA DEITZEN DU
BILDUk Azkoitiarrak engainatu nahi izan ditu beren kudeaketa gaitasun eza ezkutatu nahian eta honen aurrean EAJk argibide batzuk eman nahi ditu:
1.-Zorraren inguruan ez dago inolako ezuste ez aldaketarik:
- Azkoitiko udalaren zorra publikoa da. Urte bukaeran 10,2 milioi €. Honez gain, diputazioari,Gipuzkoako udalerri guztien proportzio bera gehitu beharko zaio.
-Aurreko legealdiko ezker abertzaleko zinegotziak guztiaren jakitun izan beharko lukete, udalaren proposamen ekonomikoak, komisio eta ondoren plenoetan onartu bait ziren. BILDUrekin egin ditugun bileretan ikusi dugu, oraindik zinegotzi hauek direla erabakiak hartzen dituztenak.
-BILDUk kanpainan Azkoitiko udalaren zorra erabili zuen, beraz kargua hartzerako jakitun ziren. Ezusterik ez.
2.- Zertarako erabili da zorra? INBERTSIORAKO, inoiz ez gastu arrunterako.
-ELKARGUNEA: Herriko erdigunean kokatu eta bazkideak bikoiztea lortu duen ekipamendua. Egunean ehundaka erabiltzaile izanik, bere mantenua aurreko kiroldegia baino merkeagoaizatea lortu zen. Kanpo igerilekuen aurka al dago ba BILDU? (bi urtetan 80.000erabiltzaile) Ekargunea herri erdian egitearen aurka? San Martingo igogailuaren aurka? Esan dezala zerren aurka dagoen.
-TXALON ERREKA: Azkoitiko udalak herritik baztertua egon zitekeen auzo bakarrenetakoaren egoera hobetzea erabaki zuen. Okerrenean, udalak 3,2 miloi euroko gainbalioa lortuko du. Esan dezala BILDUk 3,2milioi € lortzearen edo auzoa publikoki birgaitzearen aurka dagoen.
- INTSAUSTI: Herriko sarrera eta lekurik hoberenetako bat. Azkoitiko udala eta Diputazioaren artean lurren %50a erostea lortu zuten. Sarrerek gastuak ordainduko dituzte kudeaketa eraginkor bat egiten badute. Esan dezala BILDUk gai honekin ere ez datozela bat. Ongi iruditzen al zaie egun dugun herrirako sarrera? Edo nahiago zuten eremu hori guztia esku pribatuetan gelditzea? Esan dezatela.
-ECENARRO-OINARTXO: Euskadin lehen aldiz, zabortegi bat itxi eta honelako lur eremuan enpresa pribatu bat eraikiko da. 100 langiletik gorako enpresa, herrira aberastasuna, lana eta diru sarrerak ekarriko dituena. Zabortegi eremua berreskuratu eta enpresa bat eraikitzearen aurka al dago ba BILDU?
3.- Zorra eta defizita. BILDUren kudeatzeko gaitasun eza.
- Aurreko udal gobernuak, lau urterako plan ekonomikoa aurkeztu eta Diputazioak onartu zuen. Honela, udalak zorrari buelta emateko duen gaitasuna bermatzen da.
- EAJk erabakiak hartu zituen arlo ekonomikoan:
○ Krisi garai gordinetan gastu soziala mantentzea
○ Gastu arruntaren doitzea.
○ Lana eta aberastasuna sortzen duten partidak mantentzea
○ Inbertsioetarako kanpo finantziazioa lortzea (32,2 milioi €)
- Zorpetze muga legala, % 25ean kokatzen da eta Azkoitiko udala %18an dago, zergatik ez ote du BILDUk hau inon argitaratu?
- 2008tik jasaten ari gara krisi garaia Europa osoan. Hala ere, 2010ean Azkoitiko udalak, gastuak murriztu eta sarrerak hobetuz, 1,3milioi €ko soberakina lortu zuen. Soberakin honetatik 150.000€ BILDUren udal gobernuak duela hilabete aplikatu zituen. Berriro ere herritarrak engainatu nahi izan dituzte soberakina 0 izan dela esanez.
- Enpresa, familia edo instituzio baten egoera ekonomikoa aztertzerako orduan, zorra parametro garrantzitsu bat da. Baina badira zorra baino parametro garrantzitsuagoak ere, defizita, esaterako. Sarrerak, gastuen gainetik egotea. Azkoitiko udalean EAJ egon den bitartean izan duen egoera, alegia. Honelako egoerak erabakiak hartuz lortzen dira. Hartu al du neurririk BILDUk? Batere ez. Ekainean, Diputaziotik sarreren 700.000€ ko jeitsiera aurreikusten zutela azaldu zitzaion Udal gobernuari, zer egin dute? Ezer ez.
- Zein da BILDUren ekonomi politika? Inork ez daki, ezta jakingo ere. Bilerak egiteagatik eginez, bere erabakiak hartzeko gaitasun eza disimulatu nahi dute. Herri ordezkari (6000 herritarrek parte harturiko hauteskunde ondoren) diren heinean, erabakiak hartzeko daude hor.
EAJk oposizio arduratsu eta baikorra egingo du eta BILDUri eskatzen dio beren kudeaketa eta erabakiak hartzeko gaitasun eza ez ezkutatzeko, ardurak besteei pasatuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


