2011/09/18

144 urtez eginiko lan onari ESKERRAK!

     Gaur goizean meza santuarekin eman diogu hasiera Azkoitiko herriarentzat 144 urtez hainbeste eman duten lekaimeentzako omenaldia. Mezaren ondoren Sahatsa dantza taldekoek aurreskua, Frantsezenaren organo kontzertua eta Azkoitiko banda, Iraurgi eta Parrokiko abesbatzen emanaldia izan ditugu.

     
     Elizakoekin amaitzeko ohore handiz Agur Jaunak abestu diegu eta Joseba jatetxerantz abiatu gara. Elkarrekin bazkalduz Poxpi eta Lajaren eskutik festa giroan eman diogu amaiera omenaldiari.

     Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet omenaldi hau antolatzen hainbeste lan egin duten herritar eta elkarte guztiei. Sor Mari Jose, Sor Trini, Sor Mertxe, Sor Arantxa, Sor Maria Jesus eta Sor Margaritak azken urteotan eta buruan ditugun Sor Rosalia, Sor Benedita, Sor Benancia eta beste hainbat ahizpek gure herriaren onuran egin duten borondatezko lan paregabeari eskerrak emateko beste hainbat herritarrok egin duzuen lanari eskerrak, alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario