2011/09/16

BATERAGUNE KASUAREN AURREAN EAJtik...

      Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz, Entzutegi Nazionalak gaur bertan Bateragune auziaren inguruan eman duen ebazpena, atzera pausua da Euskadiren bizikidetzaren normalizazioan; eta zentzugabekeria politiko-judiziala da, Ezker Abertzalearen munduan “dena da ETA” ebaztearekin egin dutena.
     EAJ-PNV beti egon da tesi horren kontra. Eta, hor daude Ezker Abertzalearen buruek publikoki ezeztatutakoak eta hainbat erabaki judizialetan esandakoak.  Tesi hau, azken finean, ez da eusten eta salatu eta errotik kendu beharra dago.
      Ez gara sartuko, epaitutakoak ETAren jarraibide bati jarraitzen ote dioten, edo ETArekin partekatutako estrategia ote den, edo mundu honetan nor noren gainetik ote den auzian. Kabala hauek itxurazkoak baino ez dira eta iraganeko ezbai interesatuetakoak . Horrela ba, prozesu honetako gertakarien sorburuan, biltzeko eskubidearen urratze argia egiaztatzen da.
      Euzko Alderdi Jeltzalearen ustetan, ezinbestekoa da Euskadin aldi berria zabaltzea. Urte luzeotan ezarri diren lubakiak ixteko aldi berra. Ezker Abertzalea ere, esparru politiko eta instituzionaletako protagonista izateko aldi berria. Aurrera begiratzeko aldia da. Gogoratu behar dira,duela egun batzuk gipuzkoar sozialistek Bateragune kasuko epaileari errealitate sozialari begiratzea gomendatzeko eta ezker abertzaleak bide politiko hutsen alde egin duen apustua aipatzeko egin zituzten adierazpenak.Imagen quitada por el remitente.

No hay comentarios:

Publicar un comentario