2011/09/06

AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA

      Nazio Batuen Erakundearen arabera, estatu independente izateko edo bestelako eraketa politikoren bat aukeratzeko ekintza politiko-juridikoa da autodeterminazioa, erreferendum espezifikoan edo beste eraren batera gauzatzen dena. Herrien autodeterminazio-eskubideari buruzko eztabaiden, aldarrikapenen eta aitorpenen historia XIX. mendearen hasieratik dator, eta mende horretako Europako marxisten arteko eztabaidagai oso garrantzizkoa izan zen. Eskubide horren sorreran nazionalitateen printzipioa dago: horien forma juridikoaren adierazpena baino ez da autodeterminazio-eskubidea, hau da, nazio bakoitzari estatu berezia dagokiola dioen tesi politikoaren adierazpen juridikoa. Tesi horien aplikazioak herrien deskolonizazioa ekarri zuen.

       Nazionalitateen printzipioa, berriz, lehen-lehenik, Iparramerikako eta Frantziako iraultzek aldarrikatu zuten eta ondoren Europako beste herrialdeetara hedatu zen. XIX. mendean nazionalismoak berebiziko indarra hartu zuen Europan bereziki: orduan sortu ziren estatu berriek (Grezia, Belgika, Italia, Alemania) autodeterminazio-eskubidean oinarriturik burutu zuten batasun nazionala. Hala ere, estatu hauen konstituzioetan ez da printzipio hori jaso. Beraz, autodeterminazio-eskubidea ez zen berehala zuzenbidezko eskubide bilakatu. Lenin errusiarra herrien autodeterminatzeko eskubidearen alde zegoen, teoriaz behintzat. Ondorioz, 1917ko Urriko Iraultzatik sortutako estatu boltxebikea izan zen autodeterminazio-eskubidea legez onartu zuen lehena. Besterik gertatu zen printzipio horren aplikazioa.

     Euskal Herrira begiratuz, azken urteotan, batzuen eta besteen ahotan entzun dugu eskubide honen gain aldeko edo eta kontrako joerak. Historian zehar, alderdi politikoek beraiek ere, ez dute jokaera bera izan, normalean, egoera politikoen gain egon bait da eta adibide garbia, 1990 eko Otsailak 15ean, Eusko Jaurlaritzara eramaniko proposamenari buruz, egunkari batek egin zuen adierazpenetan dugu: “El  Parlamento Vasco aprueba una declaración basada en una propuesta conjunta de PNV, EA y Euskadiko Ezkerra, en la que se insta a reconocer el derecho del pueblo vasco a decidir su futuro por si mismo. La demanda de la polémica autodeterminación no conto con el apoyo de HB, que considero insuficiente la propuesta, pero fue aplaudida con fervor por los parlamentarios que la apoyaron"

      1512. urtean, Nafarroan gertaturikoak gure herriaren historia errotik aldatu zuen. Aragoiko Errege eta Gaztelako tronua bere eskuetan zuen Fernando Katoliko Trastamarakoaren agindupean, 10.000 soldaduk nafar erreinuaren azken hondarrei eraso egin zieten. Oroimen historikoaren berreskurapena sustatu nahian eta kolonizatu gintuzten eta horren alde direnen manipulazioei aurre egiteko, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak idatziriko “Konkistak, 500 urte" liburua irakurtzea gomendatzen dizuet. Askotan nondik gatozen- ak, nora Joan laguntzen bait digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario