2011/12/31

BANAKAKO EMENDAKINAK EGINGO DIZKIOGU BILDUK AURKEZTURIKO AURREKONTUEI

Egoera ekonomiko zaila kontutan izanik, EAJtik egingo ditugun proposamenek hiru helburu nagusi izango dituzte: gastu arruntaren estutzea, gastu sozialaren mantenua eta aktibidade ekonomikoa sortzen duten partidak sustatzea.

EAJk egoera ekonomiko honetan BILDUk proposaturiko ondorengo neurriak salatu nahi ditu: Inmigrazioan %23ko igoera, Berdintasunean %56koa eta Euskaran %30ekoa eta aldiz, Azkoitiko garapen ekonomikoa sustatzen duten partiden %20ko jaitsiera eta Elkarteen diru laguntzen %10ekoa.

Azkoitiko Etorkizunaren oinarri izango diren industria, merkataritza, baserri, eta auzoak bultzatu behar ditugu. Herri batek aurrera egin dezan, lana sortzeak izan behar baitu helburu nagusietariko bat.

4 comentarios:

  1. Aupa Mikel, udalak egin duena Zapaterok estatuan egindako berdina dela iruditzen zait. "ezkerrak" konsideratzen diren askok egiten dute ondo gelditzearen aldeko akzioak eman eta begira azkenik estatuan zer pasa den. Ni lasaitzen nauena Azkoitian oposizio konprometitua dagoela ikusteak da eta gaineta ia xentimorik kobratu gabe

    Aupa Mikel, segi horrela eta eskerrikasko Azkoitiar denon partez!!!!!

    ResponderEliminar
  2. aupa Mikel segi urte berrixen aurten bezelako oposizixue einez!

    ResponderEliminar
  3. Hori bildu hori,hori da dirue alperrik botatzie garrantzi gutxi duten gauzetan.
    Lengun alkatie baztartxon egin zeben bilera hortan nerbioso ezin hitzeinde ibili omen zan,hortako zeatik jarri zan alkate?temple geixo euki berkou ba alkate batek.
    Eskerrik asko mikel blog honeatik,hola behintzet enterau eitte gea azkoitiko ayuntamientun pasatzeizen gauzekin.

    ResponderEliminar
  4. Gure iritzia oihartzunak izaten ari da prentsan ere:

    http://www.diariovasco.com/v/20111231/costa-urola/presentara-enmiendas-parciales-presupuesto-20111231.html

    http://azkoitia.hitza.info/2012/01/05/bilduk-aurkeztutako-aurrekontuei-emendakinak-jarriko-dizkio-eajk/

    ResponderEliminar