2012/01/30

ERRAUSGAILUA EDOTA ATEZ ATEKOA. GU AZTERTU ETA EZTABAIDARAKO PREST

     Ezker abertzaleak zabor-bilketarako sistema (atez atekoa) kontrajartzen dio hondakin-kudeaketaren zikloa ixten duen sistemari (erraustegia edo zabortegia). Nolanahi ere,  zaborra biltzeko era dena delarik ere, ezinbestekoa izango da hondakinei azkena emateko bietako bat aukeratzea: zabortegia edo erraustegia.


   





    
     Usurbil, Hernani eta Antzuolako kasuak aurkeztu dizkigute, ziurtatuz horko esperientziek bermatzen dutela atez atekoa arrakastatsua dela. Baina oraindik sistema hori zenbat kostatzen den eta zenbateraino den eraginkorra ez dago batere argi, orain arte horri buruzko datuen inguruan iluntasuna izan delako nagusi.
      Hernaniko datuen arabera, Hernaniko etxeetako hondakinen %35’76 zabor-hondarra da: berrerabiltzerik ez dagoena, birziklatu ezin dena, konpost bihurtzerik ez dagoena. Eta hori atez atekoaren bidez.
     Bestetik, atez ateko bilketa-sistema askoz garestiagoa da Udal eta Mankomunitateentzat eta, beraz, askoz garestiagoa zabor-tasak ordaintzen dituzten herritarrentzat ere.
     Atez atekoa ezarri duten tokietan fenomeno bitxia ari da gertatzen: zaborren turismoa. Poltsak autoan hartu eta alboko herriko edukiontzian botatzen ditu jende askok. Antzuolan zaborren erdia, %50 “desagertu” egin zen (aurreko urteko epe berarekin alderatuta).
      Gipuzkoan 1982an Zaborren kudeaketa Zuzentzeko Plana onartu zenetik zabaltzen joan da bilketa sailkatua. Ordutik eten gabe hedatu dira edukiontzi bereziak: berdea bidriorako, urdina papera eta kartoia jasotzeko, horia ontzi arinetarako, marroia materia organikorako, zabor-hondarra botatzeko, pilen edukiontziak, erabilitako jantziak eta etxeko olioak botatzeko. Gipuzkoak urte asko daramatza birziklatze eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten.
    2000 eta 2010 urte artean, hiri hondakinen bilketa sailkatua hazi egin da Gipuzkoan: %17’4koa zen orain 12 urte, eta duela pare bat urte %43’31ra iritsi zen.
      Eta berriro ere, erabaki beharrean gaude: zabortegia ala erraustegia.  Edozein zabortegi azken teknologiaz egindako errauskailu berri bat baino kutsatzaileagoa da.
      “Zero zabor” delakoa da, hain zuzen, Alemaniako Berdeek defenditzen dutena: aprobetxa daitekeen guztia erabili eta gainerako %32arekin energia sortu. Alegia, erraustu.
      Guk Azkoitian, Ostegunean izan genuen Osoko bilkuran, alderdi sozialistak aurkezturiko mozioa eztabaidatu eta bozkatu genuen. Gaiari buruz, alderdi guztiok berdin pentsatzen ez badugu ere, edozein erabaki hartu aurretik eztabaida demokratiko bat izatea eta jasotze sistema ezberdinek izango luketen koste ekonomikoa jakitea besterik ez zuen eskatzen. Benetan harritzen gaituena da EAJ-PNVk bakarrik bozkatu izana eztabaida demokratiko eta informazioaren alde.

Aipaturiko mozioan bozkatu beharreko bi puntuak hauek ziren:
1.         Azkoitiko Udaletxeko Osoko Bilkurak, Udal Gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, eztabaida  demokratiko bat izatea Osoko Bilkuran eta Udaletxeko udalbatzak adosten duena errespetatzeko konpromesua hartzeko.
2.         Azkoitiko Udaletxeko osoko Bilkurak, Udal gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, urgentziako izaera edukirik aurkeztea dituzten datuak Ates ateko kosteari dagokionez eta zabor organikoaren destinuari buruz eta garraio horrek izango duen kosteari buruz.

Harrigarria ezta?

2 comentarios:

  1. Hoixe falta zaigu,oiñ bilduk guri holako lana ematie ta horrelako gastue ein berra izetie.
    Espero azkoitia bai(mokolua and company) ez dula bildukin bat eingo geiengoa lortzeko ta hori jarri.
    Azpeitin laiste jarri ber omen debe hori,asi que preparau gaitezen azkoitin azpeitiarran basurie hartzeko,hor etorrikoa jende pille earra basurie kotxin hartute gure herrire.

    ResponderEliminar
  2. Betiko utopi faltsukin bueltaka. Oin eunero disponible eonber basurak botatzeko. Ze pentsatzepe nere denborie gratis dala??

    Einberdana da inpuestuk disparau enbasik ta botillaatik porke ni txikixe nintzenin botillako dirue emate zeben ta poltsak aprobetxau ette genittun ta oin berriz daneako enbasie.

    Bildu beti bezela batematek ilargixe señalatzeunin, señalatzen dun bihetzea beire.

    Ni abertzalie naiz baino komoaidios rioja aldea nijula bizitzea.

    ResponderEliminar