2013/01/21

IN –CREIBLE


Sekula gertatu ez dena gertatuko da aurtengoan Azkoitian. Udal Gobernuak onarturiko 2013rako hainbat Zerga eta Tasa ezingo direla aplikatu, alegia.

Azkoitiko UDAL GOBERNUAREN eta Foru Aldundiaren artean egon den KOORDINAZIO GABEZIAREN ondorioz, hainbat bilera eta denbora eraman diguten erabakiak, bertan behera geratu dira.


ARRAZOIA? Azkoitiko UDAL GOBERNUA erabakiak hartzerakoan atzeratuta ibili izana, eta ondorioz, aipaturiko zergak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berandu argitaratzea; BERANDUEGI.

Deskoordinazioa, ala GOBERNU EZA?
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK, onespen datei buruz garaiz ez abisatu izana leporatzen dio Foru Aldundiari. Foru Aldundiak berriz, erabakien berri garaiz eman zutela erantzun dio Udal Gobernuari, komunikazio horren egiaztapena baduela aitortzen duelarik.
Azkoitiko UDAL GOBERNUAK jakinarazpenak 2 korreo elektronikoz iritsi zirela onartzen du, baina bata ez zegokion departamentura, eta bestea hondatuta zegoen ordenagailuren batera.

UDAL GOBERNU taldearen gestioa SERIOA dela iruditzen al zaizue????

2 comentarios:

  1. Badakiu gobernun daudenak kalamidade batzuk dila ta bat buena eztebele eitten, baiñe oingo hontan pozten naiz euki deben hanka sartzikin. Garai hauetan gure egoera ekonomikue ez da batere ona ta aurten zerga igoeraik ez dala eongo jakittie nere poltxikuntzat notizi ona da.

    ResponderEliminar
    Respuestas

    1. Iruditzen zait gobernatzen ari denak, denborak kontrolatzen eta datozen arazoei aurreratzen jakin beharko lukeela. Ezin dugu gauzak gertatu zain egon eta gero irtenbideak ematen saiatu.
      Udaletxe batek bere helburuak gauzatzeko, diru sarrerak lortu eta diru hori non gastatu behar den priorizatu behar du. Diru sarrerak, batzuk behintzat, udalak onartzen dituen Ordenantza Fiskaletatik datoz, eta hemen denborak ez ditugulako neurtu edo eta gauzak gaizki egiten ditugulako arazoak izango bagenitu, gestio gabezia litzateke, ez?

      Eliminar