2011/06/11

BIZKARGI MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA

Gaur arratsaldean, Bizkargi dantza eta musika eskolako ikasleen eskutik, aukera izan dugu musikaz eta dantzaz gozatzeko ikasturte amaierako Jaialdian. Ekitaldia Baztartxo Antzokian izan da eta bertan parte hartu dute, I. mailako ikasle guztiak, 3-4 urtetik hasi eta 6-7urterartekoak. Horrez gain, II. mailako ikasleen artean prestatutako gazteen banda eta soka-taldea elkarlanean, musika eta dantza herrikoiak, rock taldeak, perkusio taldea eta abesbatza flauta taldearekin batera izan ditugu.
1982-83 ikasturtetik, gaur egun arte gora-behera ezberdinak izan dituen arren, izugarria da gaur egun, eskola honek daukan indarra eta honetarako gaur Baztartxoko antzokia nola bete den ikusi besterik ez dago. Hau horrela izanik, Musika eta Dantza eskolako irakasleei, bai ikasleei eta baita  gurasoei ere nire Zorionik beroenak eman nahi dizkizuet egiten ari zareten lanagatik.

 


Gaurkoa ikasturte amaierako jaialdia izan arren, datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, musika modernoan oinarritutako kontzertua ere antolatu dute eta San Juan gauean, ekainaren 23a, urteko gaurik motzena dela eta, beste askotan bezala San Juan suarekin batera, musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario