2011/06/24

SAN JUAN BEZPERA

“San Juan sua”, festa paganoa, familiarekin eta auzokideekin bizitzekoa, lehen baserri eta kale guztietan suak egiten ziren gaurko egunez.




80 hamarkada amaieran, Santa Klaran, San Juan sua antolatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen Azkoitiko Udalak. “Txakurzulo” desagertu eta zelaigune bat egin zen. Han, lehenengo sua piztu zen, altzari eta traste zaharrekin, eta tokiak zituen aukerez jabetu eta urbanizatu ondoren, toki jakin bat utzi zen, handik aurrera San Juan sua bertan egin zedin.

2004. urtean, ospakizun honekin batera Urrezko Insigniak ematen hasi zen Azkoitiako Udala eta hauek udaletxeko ordezkariekin batera sua pizteko arduradunak izaten ziren.

Gaur aldiz, Balda Plazan, Herriko Musika banda, Elizako Abesbatza eta Iraurgi Abesbatzako kideek, San Juan martxa abesten zuten bitartean Azkoitiko alkateak eta bi zinegotzik piztu dute sua.

Ondoren Sahatsa Dantza Taldearen eta Musika Eskolako gazteen eskutik, dantza eta koreografia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario