2011/06/13

AZKOITIKO ALKATE AUKERAKETA PLENOA


Larunbat goizean, herriko alkate berriaren aukeraketa plenoa izan genuen. Alderdi bakoitzak bere buruari eman zion bozka, Azkoitia Baik izan ezik (bozka txuri bat). Bilduko Pello Baztarrika izan zen bozka gehien izan zituena eta beraz, alkate aukeratua.

Alkate berriak, eskerrak emateko garaian, Elkartasun eguna ospatzen zenez, Preso eta errefuxiatuen aldeko hitzak izan zituen. Urteak dira, preso guztiak, beren zigorra, beren etxeetatik ahalik eta gertuen bete behar dutela  defenditzen gabiltzala, baina agian, ez da alkatetza hartu eta lehen hitzaldian, alde bateko errealitatea bakarrik adierazteko momenturik onena. Azken urteetan gartzelan dauden zenbaitek erahildakoak ere egon badaude eta hauek ez daude gure artean, Inaxio Uria bera kasu.

6 comentarios:

  1. Epa Mikel!!!

    Plenoan egon nintzen larunbatean eta Pelloren hitzaldia osorik entzun nuen. Gauza asko esan zituen, herrigintzaren ikuspegitik, baina zuk, bi parrafo eskaseko postean, gai bakarra azaleratu duzu, oso oso modu arinean. Oso esanguratsua!!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Idoia!
    Nik ere izan nuen Pelloren hitzaldia enzuteko aukera, eta arrazoi duzu gauza gehiago ere esan zituen. Baina esan zituen besteak, alkate batek esan ohi dituenak direla esango nuke, aldiz errealitate gordinaren alderdi bakarra aipatzea...
    Esanguratsua...

    ResponderEliminar
  3. Pellok errealitate gordinarekin zerikusia duen gauza gehiago ere aipatu zituen Aritz. Herri honetan horrenbeste sufrimendu sortu duen gatazkarekin amaitzeko konpromisoa hartzen zuela besteak beste. Ez al zenuen entzun?

    ResponderEliminar
  4. Epa Aritz!!

    Arrazoi duzu. Errealitate gordin honek bi aurpegi ditu. Egia borobila. Baina egia da, azken urteotan, erakundeek (denok dakigu zergaitik) alde bakarra bakarrik erakutsi dutela. Beste errealitatea, Pellok aipatu zuena, ixilik, ahotsik gabe, egon da. Eta betikoa da. Batzuk, alde bakarra aipatzen dute, eta besteek beste aldea. Hortaz, justu Mikelek, hori kritikatzea, izen eta abizen propioak erabiliz, ba ez zait oso zuzena iruditzen, norberak egin ez duena besteari leporatzea delako. Besterik gabe. Denek aldatu beharko lukete ikuskera eta jarrera. Bestela ez goaz inora.

    ResponderEliminar
  5. Bukatzeko Idoia,
    justu Mikelek bere postean bi alderdiak aipatzen zituen eta horregatik harritu zait zure kritika... Nik ere, zuk bezela, uste baitut hori dela bidea.

    ResponderEliminar
  6. Hemen ez duade bi alde. Hemen dago talde terrorista bat eta estatua, bere arazoekin, dudarik gabe, Cataluñan, Galizian edo Fladesen bezela. Pertzian ixtera ya!! ta kartzelatik irten dakoan, batzuk urte asko pasa ta gero, bere buruari galdera egingo diote eta zer egin dut nik?? pertsonak hil, beste ezerrez. Horrekon bizi beharko dute. Bide hortatik ez da ez Sozialismorik, ez autodeterminazio eskubiderik eta ez independentziarik lortu.

    ResponderEliminar