2013/05/23

LOMCEri EZ!

Gure eskumenak urratu eta zentralizatzeko helburua duelako, egun dugun sistema hobetzen duenaren froga edosostengu zientifikorik ez duelako eta gehiengo sozial eta politikorik ez duelako esaten diogu EZ Wert ministroaren Hezkuntza legeari.

1. Autonomia Estatutuaren 16.artikuluak dionez: “…irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago Beraz,  LOMCEkKonstituzioak ezartzen duen eskumen banaketa urratu eta estatuari tokatzen ez zaion eskumena gehitzen dio.
LOMCEk ez du kontutan hartzen errealitate soziolinguistikoa, ezta Autonomia Erkidego bakoitzak dituen beharrak ere. Honen aurrean, hizkuntza koofizialakderrigorrezko ikasgaien artean egoten jarraitzea eskatzen dugu.

2. Non dago aldatzeko beharra dagoela ziurtatzen duen azterketa edo diagnostikoa?
Wert ministroak berak onartu duen bezala Euskadiko Hezkuntza Sistema, estatukoaren aurretik doa eta bere emaitzak askoz hobeak dira (eskola porrot tasa baxuagoa, gazteen langabezia estatuaren erdia…)
Lege honek, estatistikak hobetzeko, Konpetenteak izatera bideratu beharrean, elkarren artean “konpetitzera” garamatza, ikasle zein ikastetxeak.

3. Ez du herritarron, hezkuntza eragileen, zein gainontzeko alderdi politikoon oniritzirik.
Inposaketa bidezko aldaketak ez dute ibilbide luzea izaten, benetako aldaketa bat ahalbideratzeko agenteen inplikazioa bermatu behar da, aldaketa prozesuan bertan.
Bestetik, Kontuan izan behar dugu azken 30 urtetan Hezkuntzak jasaten duen 7.aldaketa izanik, argi gelditzen dela oinarrizko kontsentsu baten beharra dugula, gobernu aldaketek eragingo ez dioten kontsentsu baten beharra alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario