2013/05/07

STOP DESAHUCIOS AZKOITIN

Pasa den hilean, Etxegabetze gaiarekin bigarren bilera egin da Azkoitian. Besteak beste STOP Desahucios eko 2 kide, herriko hainbat banketxetako zuzendari, udal ordezkari, Caritas eta norbanakoak izan ginen bertan.
Bigarren bilera honen helburua, egungo egoeraren berri izatea, bakoitzak bere iritzia ematea eta kasu hauetarako aurkezturiko protokoloa irakurri eta nolabait adostea zen.
Egia da, oraindik Azkoitin ez dugula horrelako kasurik izan, baina herritarrak informatzea garrantzitsua dela ikusi zen bertan, egoera hauetara iritxi aurretik dituzten baliabide edo pausoak jakinarazteko.
Banketxeko zuzendarien aldetik, edozein familia, egoera larrian baldin badago, dituen betebeharrak aztertu ta berfinantziatze lanak, behin baino gehiagotan egiten direla eta horrela jarraitzeko asmo osoa dutela jakinarazi ziguten.
STOP desahucios eko kideen aldetik, etxejabetze prozesuak dituen pausoak jakinarazi zizkiguten eta askotan, familia edo pertsonek duten arazoa ez azaltzeagatik edo egiten duten arazoaren kudeaketa txarragatik, bueltarik ez duen bidean sartzen direnean azaleratzen direla eta hau ekiditea dela helburuetako bat adierazi ziguten.
Udaletxeko arduradunek, udaleko web gunea erabil dezakegula ere aipatu zuten herritarrei hainbat informazio emateko.
Protokoloaren irakurketa ere egin genuen eta bertan agertzen diren hainbat eta hainbat puntu nola egin daitezkeen ere eztabaidatu genuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario