2011/06/10

BIDUREKIN BILERA

Udal hauteskundeak izan eta 17 egunetara Bildurekin bilera izan dugu. Miren Segurolak, nahiz eta oraindik erabakirik ez duten, beren udal antolaketaren inguruko asmoak adierazi dizkigu, hau da, izango dituzten liberatu kopurua, komisioen eraketa, kontseiluak etbar.
Gure aldetik, datozen 4 urtetarako dituzten kriterioak galdetu dizkiegu, hau da, lana, etxebizitzak, irisgarritasuna edo eta lehen sektorea bultzatzeko martxan dagoen Berpiztu programekin zer egin nahi duten. Badirudi oraindik ez dutela horrelako gaietaz hitzegin edo erabakirik hartu, beraz, zerbait jakiteko,Irailerarte egon beharko garela adierazi digute.

19 comentarios:

  1. Orduan Miren Segurolarekin izan dezue bilera,bilduko listan ez det izen hau ikusi.
    Agian bilduko listan dauden 17 horiek bere agenda beteta izango zuten zuekin bilera egiteko.
    Ez dezala iñork pentsa faborez 17 horietako iñork ideiarik ez duenik udalaren antolakuntzan eta horregatik ez direla azaldu zer esan ez zutelako jakingo.
    Ez gaizki pentsatu mesedez

    ResponderEliminar
  2. danok dakigu Miren Segurolak ezin dula Bilduko listan eon. ala ez?

    Faorez e...

    ResponderEliminar
  3. Ta? Ta noiztik bi alderdin arteko bilerata zerrendatan erten dun jendik jun ber du ba? Beste alderdixek ez taukebe kulpaik PNV listatan ertetzebenan artin kudeatzie erabakitze zutelako. O oin, zuek hasi ber dezute esaten zeinek jun ber dun beste alderdi batetik bilerata?
    Ta egoerie nola daon jakinde, ta Bilduk bere zerrendak nola osau dittun jakinde, nahiko kutriere iruitze zat aurreko komentaxue!! Baño tira, zuek bezelako jentuziek dauken jokatzeko erikin, harrittu harrittu, ba ez nau etten.

    ResponderEliminar
  4. Eta noiztik egon behar da listan bi alderdiren arteko bilera batean egoteko? PNVk bileratara bidaltzen duen jendie listatako izetiek ez tu esan nahi beste guztiek ere horrela egin behar dutenik. Edo PNVk esan behar du orian berekin egiten diren bilereta zeinek jun behar dun?
    Bestetik, azken komentaxue nahiko kutrie iruditzen zait, jakinda, Bilduk zein eragozpen izan dittun listak osatzeko. Baño PNVko baten partetik esperotakue ere bai, noski, izen ere, kutre batzuk izen tzeate ta horrelakoxeak izeten segitzeko pinta osue daukezute.

    ResponderEliminar
  5. Iban eta anonimooi...
    Beste komentario batean ere esan nuen arren, blog honen zentzua eraikitzailea da eta ez du helburu elkar iraindu edo mesprexatzea. Beraz eskertuko nizueke zuen iruzkinak errespetuan oinarritzea.

    Bestalde anonimooi...
    niri idaztean nori zuzentzen ari zareten badakizuenez,eskertuko nizueke niri ere aukera hori emango bazenidate eta zuen iruzkinak sinatu.
    Ulertuko duzuelakoan eta blog hau ahalik eta erabilgarriena izan dadin...

    ResponderEliminar
  6. Iñor iraintzeke:

    Nahiko zinikue iruitze zat lelengo komentaxo hori. Bat: zer ikusik eztauke listatan eotik bilera jutikin, nik dakitteal... (ez naiz politikue). Eta bi: Bilduko listan nahi dun danak eztu aukeraik euki eoteko ("zikiñek", "kontaminauek"... izeteatik).

    Argumento hobioik ezpao... utzi lanin jendiei!!!

    ResponderEliminar
  7. Mikel, erdi egia beti izan da pixka bat gezurra. Bilera horretara ez zen Miren Segurola bakarrik joan, Bilduko alkategaia eta zinegotzigai bat ere joan ziren.

    Zure talante beste bat zelakoan nengoen...

    Anonimotasunaren inguruan. Herri honetan ez dira batzuk bakarrik mehatxatuak eta irainduak izaten...Beste batzuk ere polikan aritzeko mugak ditugu eta batzuetan anonimotasunetik aritu behar izante gara gure aukera politikoa kriminalizatua izan ez dadin, edo gu geu hurrengo sarekadan erori ez gaitezen....

    Baina zuk ederki demostratu duzu ze sentsibilitate duzun gai honekin, izen batzuk eta besteak argitaratuz.

    Berriro esaten dizut, zure aurrekoa baino zintzoagoa zinela uste nuen...

    ResponderEliminar
  8. Egin dituzuen argibide eta komentaxuek irakurrita ondorengoa esan nahi dizuet:

    1. Inoiz ez det esan Miren Segurola bakarrik etorri zela bilerara, esan dudan bakarra, aurkezpen horretan izan ziren argibide eta mezuak, Mirenek adierazi zizkigula. Egia da Pello Bastarrika bera ere etorri zela, Jon Juaristi eta Estherrekin batera.
    2. Ezta ere, ez det esan, Bilduko listetan joan ez arren, Mirenek etortzerik ez zuenik, alderdi bakoitzak ikusiko du, ematen dituen pausoak nola eman behar dituen.
    Amaitzeko, eskertzen dizuet blog honetara sartu eta zeuen komentaxuk egiten ari zareten guztioi, ez pentsau idazten deten guztixek bigarren edo hirugarren sentidurik duenik……

    ResponderEliminar
  9. Je, je, je!! Pentsau ez ta etten hirugarren sentidue daukenik, ikusi ettea Mikel, ikusi! O bestela esaizu zertako idatzi dezun artikulotxo hori, ezerrez esateko. Ze hori esan esan, ez ta apenas ezerre esaten, bakarrik bileran Miren Segurola han tzeola. Faorez!! Serixuo izen tzatte!!!

    ResponderEliminar
  10. Inazio, nire bloga pixka bat jarraitzen baduzu laster konturatuko zara blogaren helburua herritarrei gure egitekoa hurbiltzea dela eta zuk diozun "artikulotxo honek ere helburu berdina du, herritarrak informatzea alderdi politikoen bileretaz, ez besterik.

    ResponderEliminar
  11. Nik ez det esan listatan ez daon batek ezin dunik jun bilerata,logikaik ez daukena da bigarren zinegotzi geien atera dituen alderdi batekin bilera egin hauteskundeak eta gero eta herriak aukeratu ez duen pertsona batek adieraztea berak bakarrik udal gobernua nola egin behar duten.
    Hori horrela eginda ematen du impresioa listatan daudenak ez dutela ideia haundirik nola eman behar den udalaren gobernua eta antolakuntza......besterik ez.

    ResponderEliminar
  12. Nik Bildui botau nixon eta engañaute sentiu naiz. Miren-ek hitze eukitzie FALTSOKEI galanta iruditti ziten eta ordun botau dittugunak zer die titere batzuk???
    Berezko euskaldune hitzeko gizona da eta arpeixe emateuna asike Bildu ustel eta faltso. Espero hemendik aurrea axkottiarrakin pentsaute konportatzie eta ez titere exkax.

    ResponderEliminar
  13. Ni Josu Alkortakin, Bilduk haize freskue, aldaketie eta holako kontuk ibili hitzin eta hortzin eta azkenin gu lehen baino okerro) eta lengo ezkerreko agintaixen haize zaharra Azkoitixen.

    ResponderEliminar
  14. gezurre emateu... aber aber... Josu, jakiñekue da Bildun listan dauden asko egoerie honaño allau ezpazan, sekule ez litzezkela partido politiko edo koalizixo bateko listan eongo. Hori hasteko. Bestalde, Miren Segurolai eztixozu zuk botue eman, ados, bañe pentsakozun bezela listako jendie eztao bakarrik, zorionez lan talde bat dauke atzetik, eta Miren aspaldittik dabillenez hor, bozeramaile bezela jutie normala iruitze zat. Ez? Eta ze ustezu, beste partidotako listatako pertsonak beaxek dila erabakixek hartzettebenak? zein da herri hontan HERRI BATZARRAK ettettun partido/koalizixko bakarra? aber ba! daonin jun, parte hartu ta eman iritzixe, hortakotxe etteie ta!!!

    ResponderEliminar
  15. BAi Patxi, ni motx xamarra naiz bai.

    Nik haixek presentau ditxiben gauzek azeptau dittut eta BAstarrika buru zalako pertsona koerentie iruditze zatelako.
    Gauze bat da apoyue eta respaldue batzuei tarteka eskatzie baino OSO DIFRENTIE da hitz OSUE haixei ematie.

    Konfiantza osue naken jarritte Bilduko listako jende honekin pertsona jatorrak zilakun, baino iruditze zat beste kejatzen gean politiko asko bainok gexo engañau gattuztela. Espero ayuntamentoko kontuek auditatzie eta kargu politikuen soldatak erregulatzie gutxiñez agindu ziben bezela.

    ta Listan daon jendie etzala beine partido baten eongo? HORI OSO GOGORRA IRUDITZE ZAT, 10.000 pertsonako herri bat urtetan emateko ai gea esaten, ez soziedadeko apai bat organizatzeko.

    ResponderEliminar
  16. Joxe Ramon Azpiazu21 de junio de 2011, 19:55

    Nik EA-ri eman dixot beti votue ta horreatik eman nixon bilduri votue baiño ikusten detenez ez dao bilduko listan iñorre kapazitaute beste partido politikukin bilerak eitteakun esplikazixoik emateko iñorre kapazitaute.
    Beste partidukin bilerak ein ditteuztenin mikelek(pnv) ta mokoluak(azkoitia bai) hitzein debe beaxek zer nai deben esateko ta bildukuk emateunez zer esan ideaipe listan ez taon jendie billau ber hitzeitteko....hau lotsagarrixe iruitze zat.
    Ez dezute berrixe nere votoik izengo....ez hoixe

    ResponderEliminar
  17. Josu onena gexo ez botatzie Bildui ta hemendik aurrea PNvkui botatzie, ze ho¡xek bai dakibela lepo!! Demostrau debe Azkottiko udalin hainbeste urtin ein deben gestixukin!!! Hainbeste urte politikan ai din jakintsu, profesional hoxekin bai fiau leikek eta!!

    ResponderEliminar
  18. Ana Mari,bestin falluk ez ibili Bildunak tapatzeko

    ResponderEliminar
  19. Nik gauz bat esan nahi det: Mikel Zubizarretak diona egia bada, "Miren Segurolak, nahiz eta oraindik erabakirik ez duten, beren udal antolaketaren inguruko asmoak adierazi dizkigu, hau da, izango dituzten liberatu kopurua, komisioen eraketa, kontseiluak etbar", hau da, udala antolaketai buruz, liberatu kopuruai buruz, komisio eraketai buruz, kontseiluai buruz, zerrendan joan ez zen batek hitz egin izan bazuen, zertara joan zen Patxi Bastarrika? Ez al zuen berak esan behar Mirenek esandako guzti hori? Noren eskuetan dago(daude) Gipuzkoako hainbat udaletxe?

    ResponderEliminar