2011/09/30

EAJ-PNVK INIZIATIBA HARTU ETA 4 URTEETARAKO MERKATARITZA PLANA AURKEZTU DIEGU ALDERDI POLITIKO ZEIN HERRITARREI

      Maiatzak 22ko hauteskundeen atarian, lan bilera ospatu genuen Azkoitiko merkatari elkartearekin (Herrixen), zuzendaritza batzordeak eta Olaia Zabaleta, teknikariak ordezkatzen zutelarik.
        Bertan, merkatariek, beraien kezkak, beharrak eta beste hainbat gai mahai gainean ipini zituzten.
        Bilera hartatik eta EAJ alderdiak zituen egitasmoetatik, orain aurkezten dizuegun hamar puntuko txosten hau sortzen da, helburu batekin, datozen 4 urteetako (2011-2015) plangintza amankomun bat garatzeko asmoz.

Jarraian, txosten honen atalak aurkezten dira.

1.- Itxitako lokalen kudeaketa.
  • Helburua; hutsik dauden lokalak merkaturatzea, horretarako, identifikatu, jabearekin hitzegin eta bere asmoa ezagutzea ezinbestekoa da.
  • Jardueren mix analisia.
  • Lehiaketa bat antolatu lokal hauen orma eta fatxadak dekoratzeko.
  • Ekintzaile potentzial berriak hiri gunera erakarri.
 2.- Itxiera bidean dauden lokalak kudeatu.
  • Adin jakin batetik gorako merkatarien azterketa bat egin, beraien asmoak ezagutzeko, eta ahal den neurrian lagundu etorkizunera begira. Izan ditzaketen laguntzen inguruko informazioa eman.
  • Ekintzaile potentzialak aurkitu.
 3.- Azoka plaza eta kultur etxea.
  • Ideien lehiaketa antolatu, azoka plaza eta kultur etxearen inguruan, proiektu erakargarri bat martxan jartzeko, beti ere hiri gunera, jendea erakartzeko.
  • Kultur etxeari erabilera aurkitu.
 4.- Kudeaketa profesionala.
  • Herrixen elkarteak, Udalarekin duen hitzarmena aztertu.
  • Bi aldeen konpromisoak definitu.
  • Elkarteko teknikariaren zer eginak definitu.
 5.- Sustapen komertziala.
  • Kirol elkarte, kultur elkarte eta gainontzeko eragile guztien arteko koordinazioa landu, ekintzak antolatzerako orduan.
  • Egutegi adostu bat Garate, elkarlana aprobetxatuaz eta sinergiak sortuz.
 6.- Hirisgarritasuna hiri gunera.
  • Aztertu parking berrien sorrera edo eta daudenen erabilera, beti ere hiri gunera hirisgarritasuna bermatuaz.
  • Plaza Berri, hobekuntza aukera desberdinak aztertu.
 7.- Izapide administratiboak.
  • Erraztu udaletxean egiten diren izapideak, lokal berrien irekiera batik bat, kontuan izanik, hiri guneak dituen berezitasunak.
  • Arau betebeharrak, zenbait kasutan ezin dira bete hiri guneak dituen mugengatik.
8.- Tasak, ura eta zaborra. Zergak.
  • Merkatariek beraien kexa adierazi dute tasen inguruan, oso kantitate altuak direla eta dauden desberdintasunengatik, antzekoak diren dendetan.
  • Tasak jaistea eskatzen dute.
9.- Garbitze zerbitzua.
  • Kexa orokorra espaloien irristagarritasunaren inguruan. Beraien esanetan erabiltzen diren produktuak ez dira egokienak.
10.- Segurtasuna.
  • Alerta sistema bat sortzeko beharra adierazten dute merkatariek.
  • Agintaritza dutenen koordinazioa bilatzen da, sistema hau martxan jartzeko.
Nahiz eta hemen ez agertu udalean dauden alderdi politiko zein merkatari elkarteari lan plangintza zehatz bat aurkeztu diegu

    8 comentarios:

    1. ondo! ta, oñarte zertan eontzeate??? alkar ezautuko ez bagenu... Benetan, lotsau ez al zeate etten???

      ResponderEliminar
    2. Lotsau nola egingo gea ba 4 urtetarako lan plangintza bat aurkeztute.
      Iruditzen zait proposamenak egitea, lan ildoak markatzeak edo eta sentitzen
      dezun zerbaiten alde lana egiteak ez duela lotsatzeko ezer. Agian lotsatuta
      proposamenik ez duenak egon beharko lirateke.
      2011-2015 urtetarako proposamena egiteak ez du esan nahi orain arte ez
      degunik ezer egin, bajina bat ekintza egin dira herriko merkatari
      elkartearekin batera. Oraindik akordatzen naiz gaur egun " herrixen "
      danak, lehen UEME izena zuenean, lehenengo aldiz, 4.000 euroko dirulaguntza
      ni neu zinegotzi nintzala nola negoziatu nituen. Gaur da egune " herrixen "
      Azkoitiko merkataritza elkarte bezala 30.000 euroko dirulaguntzak jasotzen
      dituena, tekniko bat dutena eta herriko zenbait erabakitan ( herriko OTA
      sistema adibidez ) parte hartu dutenak.
      Beraz, egindakoak eginda daude baina beste 4 urteotan ere badago zer egina
      eta proposamen hau, bai Merkatariekin eta baita beste alderdi politikoekin
      adostea besterik ez da gure helburua. "

      ResponderEliminar
    3. Zorionak!!

      12 Urte, merkatal zentru handientzako politika egiten, eta behingoz konturatu zarie merkatari txikiak direla benetan laguntza behar dutenak.

      Oposizioa la ostia da, ee??

      ResponderEliminar
    4. Aurreko postean esan dudan bezala, urteak daramatzagu Azkoitiko Merkatari Elkarte ezberdinekin elkarlanean, eta lan horren ondorio izan dira adibidez:
      Elkarteari laguntzak

      2008an sinatu zen akordioa Udalarekin. Merkatariek urtean aportatzen zutena: 100,00 €
      Udalak sorreran lagundu ziotena: 35.100€

      -Azoka plazako lokala
      -Logoaren aukeraketa prozesua eta saria 600 €
      -Azkoitiko Merkatarien gida publikatzea 2.500 €
      -Zozketa ezberdinetarako 3.000 €
      -Teknikariaren kontratazioa 9.000 €
      -Formakuntza, dinamizazioa, etab. 20.000 €
      -2009/2011: Outleta, Gabonetako Ekintzak: Olentzero, gaztaina erreak, tabernetan Pailazoak, haurrentzat zinea, Gabon Parkea, herrixen tarjeta, Errealerako sarrerak, garagardo azoka, salneurri justuko eskaparatearen saria, gabonetako eskaparete lehiaketa,
      - Ludoteka eta elkargunean, haur eta gazteentzat aste bukaerak irekita…


      Merkatal guneak hobetzeko Udalak egin dituen ekintzak
      -Hiri altzariak hobetzea eta aldatzea
      -Herriguneko oinezkoen alderdiak zaintzea: OTA sistemak oso ondo funtzionatu du,
      -Trafikoaren antolaketa aparkalekuak gehitzeko: San Martingo jatxiera (Kiroldegi alboan), Trenbidearen Zumardia, Jandonianiz, Ibai Ondo, Julio Urkijo…
      -Herriguneko oinezkoen alderdiak zaintzea: OTA sistema, espaloiak...
      -Merkatal guneko argiteria
      -Hiriguneko zoladurak berritu,
      -Fatxadak berritzeko dirulaguntzak
      -Azoka Plaza berritu
      -Baserritarren azoka bereziak, Maiatzean, San Andresetan…Ostiral arratsaldetako azoka Hileko azken ostiralean otarraren zozketa
      -Fatxadak berritzeko dirulaguntzak
      -Azoka Plaza berritu

      Oraingo honetan aurkeztu dugun merkataritza plan honekin lortu nahi duguna plangintza zehaztua izatea izan da jarraipena errazago eraman ahal izateko eta guztiok norabide berean lan egin ahal izateko.

      ResponderEliminar
    5. Bai, numeruk numeruk die, eta ekintzak ekintzak die.

      - PNVk, merkatarien nahien kontra, Maxi eroski haunditzeko baimena eman zuen.
      - PNVk, Maxi Txina irekitzeko baimena eman zuen.
      - PNVk gobernuan egon den bitartean, merkatal zentruen aldeko politika egin du, LIDL, Eroski, DIA,.. zentruei alfonbra gorria jarriz.

      Bestalde, goian idatzi dituzun puntuetatik, esan benetan, zeintzuk diren lagunzta zuzena herriko merkatariei. Dena nahastu dezu ta!

      ResponderEliminar
    6. Aupa apolitik !!!!

      Alde batetik esan, eman ditudan datuak garbi erakusten dutela, Merkataritza mailan egin diren ekintza ezberdinak. Ikustea nahi dituenak ikusten ditu eta ikustea nahi ez duenari alferrik emango dizkiot adibide gehiago.

      Bestalde, esan, ez dela alfonbra jarri edo ez. Merkatal zentroak jartzeko, lurralde bakoitzean, m2 gehiengo bat dago eta hau ez du udalak jartzen, Eusko Jaurlaritzak baizik. Udalak egiten duen bakarra, aurkezten dioten
      proiektua aztertu eta dauden lege guztiak betetzen baditu, ez du lizentzia eman besterik, gustatu ala ez gustatu.

      ResponderEliminar
    7. Apolitik-i
      esan dituzun merkatal zentru horien kontra zein herritar dago? Nik uste herritar guztiak pasatzen garela horientakoren batetik dendari txikien jabeak barne. Bestalde merkatal zentru horietan ere langileak daude, beraz lana eman die hainbat herritarreri. Bukatzeko, dendariek ere zerbait egin beharko dute beren negozioak sustatzeko ezta? Kexatu eta udalari guztia eskatu baino beste ideiarenbati ere tiraka hasi beharko dute noiz edo noiz.

      ResponderEliminar
    8. Hasi da martxan guk aurkeztutako merkataritza plana...

      http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/07/08/vecinos/urola-erdia/azkoitiko-alde-zaharra-suspertzeko-erakusleiho-lehiaketa-antolatu-dute
      http://azkoitia.hitza.info/2012/07/11/erakusleiho-lehiaketa-abiatuko-du-udalak-alde-zaharra-suspertzeko/

      ResponderEliminar