Euskal gizarteak demokrazia eta etika eskatzerakoan izan duen iraunkortasuna erabakiak hartzera bultzatzeko ezinbestekoa izan da, guztioi aro berri bati ekiteko aukera emateko. Indarkeriaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, neurri berriak ezartzeko eta oinarri demokratikoak ez besterik erabiliz, gatazka politikoa konpontzeko aukerari heltzeko denbora.

Gaur, eta alferrikako min eta sufrimendu urte guzti hauen ondoren:
1.- ETA-k Aieteko manifestuari erantzunez, behin betiko ekintza armatua utzi izana adieraztea, aintzat hartzen dugu.
2.- Berriro diogu beharrezkoa izango dela, adiskidetzean, aitorpenean, konpentsazioan eta biktima guztien laguntzan aurreratzea, sortutako mina aitortuz eta pertsonen eta gizartearen zauriak sendatzen lagunduz.
3.- Euskal presoak jasaten ari diren bere oinarrizko eskubideen urraketen aurrean, Eusko Legebiltzarrak, 2006ko urriaren 6an, euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako hau berresten du:
• Presoak euren gizarte eta familia-ingurunetik gertuagoko kartzelan egon behar dute.
• Espainiako espetxe erakundeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespeta ditzala.
• Eritasun larriak jasaten dituzten presoei berehala 92. artikulua aplikatzea eskatzen da.
• Legearen aplikazio positibioa egin dezala , eta, hala, zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezken preoak, askatuak izan daitezela.
• Espainiako Gobernuari, ahalik eta lasterren eskualda diezazkiola EAEri espetxeei buruzko eskumenak eskatzen zaio.
• Aldarrikatzen du giza eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea barne, baliatzea bermatu beharra ere.